2012/09/25
ASANBLADA OROKORRA
Ikastaroa orain dela aste batzuk hasi genuen gazte asanbladan! aste hauetan greba orokorrari lotutako lanketa bat eraman dugu aurrera pelikulak, hitzaldia, mahaingurua eta kalejira eta guzti!!
Hala ere, kurtso honetarako helburuak finkatzeko beharra ikusi dugu, antolaketa modua, aurrerantzean landuko ditugun gaiak...PLANGINTZA eratzeko beharra hain zuzen.
Hori dela eta, eta lan hori ahalik eta parte hartzaileen izateko asmoarekin ASANBLADA OROKOR hau antolatu dugu! ostiral honetan finkuko ditugun gauzak urte osorako agenda markatuko dute ziurrenik, hori dela eta Santutxuko gazte guztioi gonbidapena luzatzen dizuegu, oso garrantzitsua ikusten baitugu zuen parte-hartzea.
OSTIRALEAN 17.30 UZTALDI GAZTETXEAN, denok gara beharrezko!
Santutxuko gazte asanblada
2012/09/18
Santutxu antikapitalista, bigarren astea
Nahiz eta gaztetxearen aurkako huste agindua sinatuta dagoen, argi utzi genuen gure plangintzarekin aurrera jarraituko genuela. Hori dela eta, kanpaina antikapitalistarekin jarraituz aste honetan ere ekimenak antolatu ditugu.
Asteazkenean "La doctrina del Shock" documentala izango dugu ikusgai eta hau amaitzean ikusitakoari buruzko mahai inguru bat ospatuko dugu. Arratsaldeko seietan hasiko da dokumentala Uztaldi gaztetxean. Barikuan berriz, hitzaldi eta mahai inguru bat izango dugu gaztetxean CNT eta LAB sindikatuetako eta EHK eragileko kideek lagunduta. Arratsaldeko bostetan hasiko den hitzaldi honetan eragile bakoitzak ordu erdiz krisiaren jatorria, horrela jarraituz gero zein izango den gure etorkizuna eta gazteok honi aurre egiteko zein aukera ditugun azalduko du. Gaiarekin jarraitzeko mahai ingurua eramango dugu aurrera zortzietan bukatzeko, auzoko greba asanbladak deiturik propaganda masiboa egingo baitugu auzoan zehar. Azkenik, bederatzietan, "Txerri Kalejira" egingo dugu Santutxuko kaleetatik gure kezka eta protestak plazaratuz.
KAPITALISMO ZAPALTZAILEA SUNTSITU!
EUSKAL GAZTERIA KALERA!
Santutxuko Gazte Asanblada
2012/09/15
UZTALDI GAZTETXEA DESALOJO ARRISKUAN
Gazte asanbladaren abokatuak jakinarazi zuen atzo identifikatutako gazteak epailearen aurretik pasa ziren egunetik bertatik, irailaren 5etik, dagoela Uztaldi gaztetxearen aurkako huste agindua sinatuta. Ertzaintzak agindu hori jaso zuen momentutik edozein momentutan gauzatu daiteke desalojoa.
Hala ere, gazte asanbladak argi du honek ezin duela gure jarrera aldatu; gure plangintzarekin aurrera jarraituko dugu lehen geneukan indar eta ilusio berdinez, edo gehiagoz. Kanpaina antikapitalistarekin jarraituz, datorren astean ekintzak izango ditugu gaztetxean, beraz, hurbildu zaitez Uztaldi auzoarentzat beharrezkoa dela aditzera ematera.
Era berean, legediaren zilegitasun eza azpimarratu nahi dugu herritarren aurka egiten baitu beti espekulatzaileen interes berekoiak babestuz. Uztaldi gaztetxea kokatuta dagoen lokalak hamar urte baino gehiago zeramatzan itxita LaCaixa-ren jabegoan eta gazte asanbladako kideok erabilpen bat baino ez diogu eman udalak asetzen ez dituen beharrizanak era autegestionatu batean asetzeko. Dena dela, epaileak berriz ere itxi nahi du lokala batek daki beste zenbat urtez.
Guztion indarra beharrezkoa izango da auzoak gaztetxea behar duela erakusteko eta horren bidean lehen zita igande honetan izango dugu arratsaldeko 6etan ospatuko dugun asanbladan.
UZTALDI AUZOARENTZAT!
OKUPAZIOA AURRERA!
2012/09/11
Santutxuko Gazte Asanbladak antolatutako ekimen antikapitalistak santutxuko Uztaldi gaztetxean
Sistema kapitalistak sortutako egoera jasanezin hau dela eta, aurre egin behar zaiolakoan, Santutxuko Gazte Asanbladak kanpaina bat hasi du. Horren baitan aste honetatik bertatik hasita ekimen ugari antolatu dira. Asteazkenean, irailak 12, zinema herrikoia izango dugu Uztaldi gaztetxean arratsaldeko seietan. "Tiempos Modernos" pelikula izango dugu ikusgai, Charles Chaplin protagonistatzat duen gizarte industralizatu eta kapitalista baten kritika. Pelikularen ostean ikusitakoaren inguruan hitz egiteko mahai inguru bat egitea da helburua. Gainera, barikuan, bi gaztek ekonomiari buruzko formakuntza saio bat emango dute bizi dugun krisi honen jatorria azalduz. Arratsaldeko bostetan hasiko da Iturriaga 14an kokatuta dagoen gaztetxean.
Kanpaina honen helburuak, alde batetik, gazteria informatuz Irailaren 26an dugun greba orokorrari begira auzoan aurrera eramango den propaganda kanpainarekin bat egitea, eta bestetik eta nagusiki, kapitalismoa suntsitzeko beharrezko den gizartearen kontzientzia piztea dira.
Besterik gabe, ekimenetara hurbiltzeko gonbitea luzatzea besterik ez zaigu falta.
Izan zaitez kapitalismoaren aurkako iraultzaren parte!
2012/07/25
Uztaldi Gaztetxearen inaugurazioa eta Ipuin erotikoen lehiaketa
Jaiak bukatu eta berriz ekin diogu blogean argitaratzeari. Gaurkoan Santutxuko gaztetxearen inaugurazio jaialdia eta jaien lehen igandean ospatu zen ipuin erotikoen lehiaketako irakurketa komentatuko ditugu.
Jaien hasieraren aurreko egunean ospatu zen Uztaldi gaztetxearen inaugurazioa, uztailaren 13an alegia. Santutxuko gazte asko eta asko hurbildu ziren bertara, baita beste auzo batzuetakoak ere. Giro paregabean luntxa dastatu bitartean okupazio eguneko eta lan egun ugarietako argazkiak ikusteko aukera izan genuen gaztetxera gerturatutakoek. Jaialdia gauerdirarte luzatu zen udaltzaingoa ondoko portalean sartzen ikusi genuen arte, ziurrenik auzokideek deituta. Ostiral gaua izan arren, auzokideren batek aurretik ere erakutsitako abiatutako proiektu auzotar honen kontrako jarrera berriz ere nabarian geratu zen. Hala ere oso balorazio positiboa atera genezake. Hona hemen jaialdiko argazki batzuk:
Jaien hasieraren aurreko egunean ospatu zen Uztaldi gaztetxearen inaugurazioa, uztailaren 13an alegia. Santutxuko gazte asko eta asko hurbildu ziren bertara, baita beste auzo batzuetakoak ere. Giro paregabean luntxa dastatu bitartean okupazio eguneko eta lan egun ugarietako argazkiak ikusteko aukera izan genuen gaztetxera gerturatutakoek. Jaialdia gauerdirarte luzatu zen udaltzaingoa ondoko portalean sartzen ikusi genuen arte, ziurrenik auzokideek deituta. Ostiral gaua izan arren, auzokideren batek aurretik ere erakutsitako abiatutako proiektu auzotar honen kontrako jarrera berriz ere nabarian geratu zen. Hala ere oso balorazio positiboa atera genezake. Hona hemen jaialdiko argazki batzuk:
Ostiral hori zen hain zuzen ere ipuin erotikoen lehiaketan parte hartu nahi zutenek ipuina aurkezteko azken eguna. Bi egun geroaro, jaietako lehen domekan, egin zen ipuinen irakurketa, eta zita honetara ere jende nahikotxo hurbildu zen. Hiru ipuin aurkeztu ziren eta hiruren irakurketaren ostean entzule guztiek hartu zuten parte irabazlearen erabakitze lanean. Banan banan hiru ipuinen izenburuak irakurri ziren eta txalorik gehien lortu zuenak irabazi zuen, "Zer usain du fikzioak?" izenburuduna.
ZER USAIN DU FIKZIOAK?
Gaur
ere zurrungaka dut ohekidea aldamenean, urrun, nire negar intziriei muzin
eginez. Malkoz blaitu ditut maindireak, isilean, plazer zukuaren garraztasunak
aspaldi ohea zipriztintzea zer den ahaztuta.
Mugikorreko
argiak eten du negar malkoen emaria eta irribarre txiki bat marraztu da nire
ezpainetan, urrutitik ezezagun baten gabon musuaren kilima epela sentitzean.
Bat-batean
zurrungak eten dira. Isilune luzeak hondoratu du logela, bakarrik gelditu naizen
arte. Bakarrik gaude, urrutiko ahotsa eta ni. Ikusezina den fikzioa, ezin uki
dezakedana eta ni. Zer usain du fikzioak?
Halaber,
izerdi guruinek sentitzen dute bere presentzia. Behatz puntek badakite nirekin
norbait dagoela dardarka hasten direnean, gorputzeko hile txikiena ere erraz
tentetzen denean eta klitorisak ahots xume bezain lotsatiz ukitzeko erregutzen
didanean. Norbait dago nire aldamenean ate joka, eta fantasia deitzen dela esan
dit.
Biluzik
sartu da nire logelara, gerri ingurutik dena gardentzen duen oihal soil batez.
Pixkanaka makurtu eta belarrira xuxurlatu dit leunkiro, gaur gauean bere
mandatu pean nagoela. Agintezko berben oihartzunaz, aise umeldu zait bagina.
Begiak itxi ditut fantasiaren oasira heltzeko, baina galduta nago jada.
Agudo,
esku latzek nire bular mamitsuak atzaparkatu dituzte ezbairik gabe. Eta titi
buru gogortuen erupzio kontrolaezina zurrupatuz, asetu du tarte baterako
desioa. Behatz ligorrek nire gorputzeko bihurguneak arakatzen jardun dute
geldiro, baina pausaldi barik, jada aspaldi, lehen hasperenaz, umelduta zegoen
maginara heltzeko. Ezpain handiek ez dute ukitu berezirik behar izan, atez ate
baginarainoko sarrera irekirik agertzeko. Magina urtsuaren etengabeko garrasia
kontrolaezin bilakatu da, zakilaren loditasunaz barrenak betetzea da bere
desioa. Baina erreguei jaramonik egin gabe, behatz puntaren kilimaz konformatu
behar izan naiz. Nire nahia eta egonezina areagotuz joan dira erreguka hasi
naizen arte. Intzirika, izerditan sufritzen, nire senetik at nago jada. Eta
orduan ahots leunez, berak agintzen duela esan dit, bera dela nagusia eta ez
dudala gozatuko berak gura ez badu.
Izotz
puskez jelatu dit sexu gosea, bere sakila nire hanka artean igurtziz, eta
berotasun oro izotz pusketan geratu da gatibu, izotza zeharo urtuz. Orduan bere
zakila mihizkatzera behartu nau, kokotetik bortizki helduz. Muxu xume lotsatiak
eta mihizkada laburrak eman dizkiot hasieran, zakila goseti zurrupatu dudanera
arte. Eta maltzurki disfrutatu dut, bere arnas etenak gero eta laburragoak, gero
eta estuagoak bilakatu direla ziurtatzean. Momentu horretan boterea nirea dela
xuxurlatu diot belarrira eta orgasmora heltzeko debekua ezarri diot krudelki.
Berba
horiek entzute soilaz, eskumuturretatik heldu nau bortizki, ohean etzanez eta
bere zakila nire maginara zuzenduz gezi zorrotzenaren eran. Ipurdi masailetatik
estuki heldu eta paretaren kontra jalgi nau behin eta berriz, bere zakila
bortizki nire magina humelean sartu eta atereaz, eta izerdiko lurrinak ikusmira
lausotuta iritsi naiz plazerraren klimaxera, garrasi orroen artean, konortea
galduta.
Ohekidearen
zurrungez esnatu naiz gaur ere, baina irrifartsu, bart gauean fikzioa dastatu
dudalako. Zer usain du fikzioak?
Ipuinaren egilea, zoritxarrez, ez zen irakurketara aurkeztu, eta beraz, ez zuen saria jasotzerik izan. Idazleak sarrera hau irakurriz gero eta saria jaso nahi izanez gero, Uztaldi gaztetxetik pasatzea baino ez du merezia duen saria jasotzeko. Arratsalde horretako argazki batzuk ere argitaratuko ditugu:
Santutxuko Gazte Asanblada
Ipuinaren egilea, zoritxarrez, ez zen irakurketara aurkeztu, eta beraz, ez zuen saria jasotzerik izan. Idazleak sarrera hau irakurriz gero eta saria jaso nahi izanez gero, Uztaldi gaztetxetik pasatzea baino ez du merezia duen saria jasotzeko. Arratsalde horretako argazki batzuk ere argitaratuko ditugu:
Santutxuko Gazte Asanblada
2012/07/11
Uztaldi gaztetxearen inaugurazioa
Ia ia hiru hilabeteko lan gogorrak azkenean bere fruituak eman ditu eta orain da goxo goxo erein genituen haziek emandako uzta jasotzeko garaia. Ostiral honetan, uztailak 13, Santutxuko Uztaldi Gaztetxearen inaugurazioa ospatuko dugu iluntzeko bederatzietatik aurrera Iturriaga kaleko 14. zenbakian. Guztiok zaudete gonbidatuta, bera, gerturatu eta ospatu gurekin aro berri honen hasiera.
2012/07/07
Jaietako Gazte Egitaraua
Hona hemen aurtengo jaietan bai santutxuko bai Euskal Herriko beste txokoetako gazteentzako antolatu diren ekintzak:
LARUNBATA, UZTAILAK 14
10:00etatik aurrera SUKALKI txapelketa Arsuaga plazan (LaZona)
14:00 Sukalkien aurkezpena eta bazkaria Arsuaga plazan
17:00 Tutuki Splash erraldoia Arsuagan
19:00 Segizioa Karmeloko errotondatik Basarratera
19:30 Pregoia Ibai Gomezen eskutik
22:30 IZARGI erromeria
Atsedenaldean irrintzi lehiaketa SGA ren eskutik
IGANDEA, UZTAILAK 15
15:00 Errepresaliatuen aldeko bazkaria
19:30 Ipuin erotikoen lehiaketa Santutxuko Uztaldi Gaztetxean. Irakurketa eta ondoren sari banaketa.
20:30 Sapali perkusio taldea
ASTELEHENA, UZTAILAK 16
12.30 “Ikasle zapalkuntzei aurre egin!” kalejira Basarratetik abiatua
14:30 Ikasle bazkaria
18:00 Kuadrilen arteko Herri Kirolak Karmelo kalean
19:30 Ping Pong txapelketa Santutxuko Uztaldi Gaztetxean
20:30 “Ezpainak gorriz margotu eta egin klik” auzoko emakumeen argazkia
21:00 Emakumeen afaria
22:00 "Emakumeak tosnagunea morez margotzera goaz"
ASTEARTEA, UZTAILAK 17: GAZTE EGUNA
11:00 Gosaria SGA ren eskutik
11:30 Paellak egiten hasi
14:00 Paellen aurkezpena eta bazkaria
16:00 Twister erraldoia eta Igelaren jolasa SGA ren eskutik
19:00 Poteo musikatua SGA ren eskutik
20:30 Auzoko taldeen musika maratoia (Free the Wheel eta El villano Oriental)
ASTEAZKENA, UZTAILAK 18
12:00 Kuadrilen arteko tortila eta postre lehiaketaren hasiera
14:00 Tortilen aurkezpena eta bazkaria. Bazkalostean postreen aurkezpena
16:30 Kuadrilen arteko Mus txapelketa
20:00 Dokumentala eta txokolatada Santutxuko Uztaldi Gaztetxean
OSTEGUNA, UZTAILAK 19
12:00 Gazte–sormen goiza
15:00 Gazte bazkaria
20:00 Playback txapelketa + Mozorro/Gala gaua
22:00 Kontzertuak: AKATZ. Ondoren Dja
00:00 Kulero eta Galtxontxilo lehiaketa SGA ren eskutik
OSTIRALA, UZTAILAK 20
19:30 Kuadrilen arteko poteoa Barrabastakada Ugaoko Batukadarekin
22:00 Kontzertuak: SIROKA, IHESKIDE eta ITZIARREN SEMEAK
LARUNBATA, UZTAILAK 21
9:00 Marmitako eta Bakailo txapelketaren hasiera
13:00 Marmitak eta Bakailo txapelketaren epaimahia eta bazkaria
17:00 Kuadrilen arteko sangria lehiaketa Karmelo plazan
17:30 Santutxu Alive Karmelo plazan SGA ren eskutik
19:00 "Malas compañías" zirko taldearen eskutik UKELELE JAUNA ikuskizuna
22:00 Errepresaliatuen aldeko brindisa eta kalejira Basarraten
22:30 ALDATS erromeria
Atsedenaldian Kuadrilen arteko bideoklip lehiaketaren lanen erakustaldia
IGANDEA, UZTAILAK 22
15:00 Bazkaria: Nork berea ekar dezala
18:00 Kuadrilen arteko tribiala
20:00 Kuadrilen arteko lehiaketen sari banaketa: Herri Kirolak, Tortila-Postre lehiaketa, Jolasak, Playback, Bideoklip, Tribiala
22:00 Azken traka. Hurrengo urterarte Sangutxu!
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!! Edozein zalantza baldin baduzue, galdetu lasai asko!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

.jpg)


