2013/10/21


Aisialdi sistema alternatibo bat garatzea Santutxuko Gazte Asanbladaren lehentasunetariko bat izaten jarraitzen du eta bide horretan azaroaren 1, 2 eta 3ko astebururako mendi irteera bat antolatu dugu asanbladatik. Gorbeiako auzo-aterpean finkatuko bagara ere ekintza ugari pentsatu ditugu bazterrak ezagutzeko.

Ostiral goizean irtengo ginateke Santutxutik, jaieguna baita, eta kotxeetan Pagomakurrera joango ginateke. Behin han, txangotxo bat eginez AldamiƱaperaino joango ginateke, han baitago aterpea. Ostiralean bertan, ezagutza jolas batzuk egingo genituzke lotsak ahazteko eta konfidantza irabazteko, documental/pelikula bat ikusiko genuke, eta afalostean berba apur bat egin eta gero oheratu egingo ginateke hurrengo eguna luzea izango baita. Larunbat goizean, gosaldu eta gero, bi aukera eskeiniko genizkieke hurbildutakoei: alde batetik gurutzera igotzea; eta bestetik perretxiko bila joatea animalen aztarnak aztertzen diren eta zuhaitzen berezitasunak ikusten diren bitartean. Bazkalostean, pistak jarraituz, taldeka altxorraren bila ibiliko ginateke eta afalostean sexualitate tailer bat egingo genuke normalean ikutzen ez diren gai batzuen inguruan lagunartean eztabaidatuz. Igande goizean, norberarentzeko denbora librea itzi eta gero, bazkaldu eta apurka apurka auzora bueltan etorriko ginateke.

Janaria eta gastuak ordaintzeko 10€ jarri beharko lituzke bakoitzak, oso kopuru baxua asteburu osorako plana dela kontuan hartuta. Auzotik aurkituko dituzuen listetan apuntatu zaitezkete edota santutxukoga@gmail.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz.

Urriaren 30ean, asteazkenean, ikusiko dugu elkar azalpen zehatzago bat emateko eta dirua batzeko egingo dugun asanbladan, arrastiko 8etan Arsuaga plazan. Zatoz!

SANTUTXUKO GAZTE ASANBLADA

2013/10/14

AISIALDI SISTEMAREN INGURUKO EZTABAIDA


Ostiral honetarako, urriaren 18rako, dugun aisialdi sistemaren inguruko eztabaida prestatu du Santutxuko Gazte Asanbladak. Zer nolako aisialdia eskeintzen zaigu? Zer nolakoa nahiko genuke? Zenbat eta gehiago batu askozaz hobeto, analisia oso ikuspuntu anitzez osatua izango delako. 17:30tarako dago deitua eztabaida Karmelo plazan; eta euria egitekotan egon lasai, handik AEKra mugituko baitginateke eroso egon ahal izateko. Gazte Asanbladak gainera askaria prestatuko du hurbiltzen diren guztientzako.
Beraz, baduzu ostiralerako plana; zatoz 17:30tan Karmelo plazara gurekin batera eztabaidatzeko!

2013/10/02

SGAren Kurtso berrirako Ikastaroak

 

Kurtso berriaren hasierarekin batera, Santutxuko Gazte Asanbladatik, kapitalismo patriarkarrak imposatzen digun aisialdi sistemaren aurrean, auzko gazteek sortua eta auzoarentzat, aisialdi alternatibo eta autogestionatu baten alde, azken aldian aurrera eramandako ikastaro ezberdinekin martxan jarri gara berriro.

Hori horrela, astero, egueztenetan Txalaparta ikastaroarekin, eta barikuetan Euskal Dantza ikastaroarekin aurrera jarraituko dugu, biak, arrastiko 18.00tan burutuko direlarik Santutxuko Arsuaga plazan.

Beraz, badakizue, ez izan lotsarik eta animatu parte hartzera!