2012/09/11

Santutxuko Gazte Asanbladak antolatutako ekimen antikapitalistak santutxuko Uztaldi gaztetxean



Sistema kapitalistak sortutako egoera jasanezin hau dela eta, aurre egin behar zaiolakoan, Santutxuko Gazte Asanbladak kanpaina bat hasi du. Horren baitan aste honetatik bertatik hasita ekimen ugari antolatu dira. Asteazkenean, irailak 12, zinema herrikoia izango dugu Uztaldi gaztetxean arratsaldeko seietan. "Tiempos Modernos" pelikula izango dugu ikusgai, Charles Chaplin protagonistatzat duen gizarte industralizatu eta kapitalista baten kritika. Pelikularen ostean ikusitakoaren inguruan hitz egiteko mahai inguru bat egitea da helburua. Gainera, barikuan, bi gaztek ekonomiari buruzko formakuntza saio bat emango dute bizi dugun krisi honen jatorria azalduz. Arratsaldeko bostetan hasiko da Iturriaga 14an kokatuta dagoen gaztetxean.

Kanpaina honen helburuak, alde batetik, gazteria informatuz Irailaren 26an dugun greba orokorrari begira auzoan aurrera eramango den propaganda kanpainarekin bat egitea, eta bestetik eta nagusiki, kapitalismoa suntsitzeko beharrezko den gizartearen kontzientzia piztea dira.

Besterik gabe, ekimenetara hurbiltzeko gonbitea luzatzea besterik ez zaigu falta.

Izan zaitez kapitalismoaren aurkako iraultzaren parte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina