2012/11/27

Ostiralean, Azaroak 30, UDAZKEN JAIA

Kurtsoa hasi eta Santutxuko Kuadrilak berriz biltzen hasi ginen kuadrila ezberdinek nahi zituzten ekimenak antolatzeko helburuarekin. Gauzak horrela, kurtsoko lehen jaialdia antolatu dugu jada, ostiral honetan ospatuko dena eta udazkenean sartu sarturik gaudela tematika horren inguruan girotuko dena. 

Zita 20:30tan hasiko da Sei Izar plazatik abiatuko den poteo musikatu batekin. Potea egiten dugun bitartean, ere, jolasak antolatu ditugu hotzari aurre egiteko. Poteo hau 22:00tan amaituko da auzoko Herriko Tabernan bertan jaialdia hasteko. Taberna guztiz atonduta egongo da eta jai giro ezinhobe batez gain, gelatinazko txupitoak, kutre-tonbola, eta jolas dibertigarriak izango ditugu. Jaia norberak nahi duenerarte luza dezake ez baititu horretarako adiskideak faltan izango.


Azkenik, Santutxuko Kuadriletan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu nahi duzuen neurrian; bai ekimenak antolatzeko bileretan parte hartuz, bai gustatuko litzaizuken ekimenak proposatuz, bai antolatutako ekimenetara hurbilduz. Baina betiere ONDO PASATUZ!

Santutxuko Kuadrilak

2012/11/24

Indarkeria sexistaren aurkako jardunaldiak

Denok dakigunez Azaroaren 25ean Indakeria sexistaren aurkako eguna dugu. Aldarrikapen eta borroka eguna. Erakundeetatik eta komunikabideetatik egun honen bultzada egiten da, baina edukiz uztuz eta arazoa modu orokor baten azteru barik.
Gazte asanbladatik, ordea, emakumeen kontrako biolentzia sistema patriarkalaren funtsa dela uste dugu, eta baita ondorio nagusi ere bai. Hori dela eta, bortizkeri mota hori desagerraraziko badugu, sistema patriarkarra errotik aldatu beharko dugu norbanakotik hasita: formakuntzaren bidez eta emakumeen enpoderamenduaren bidez.
Logika horri jarraituz prestatu dugu hurrengo astean aurrera eramango ditugun bi ekintzak: Azaroaren 27an, asteartea,  gai honen inguruko larbumetraiak eta eztabaida egingo dugu Santutxuko herriko tabernan, eta Azaroaren 28an, asteazkena, Indarkeria sexistaren kontrako tailer mistoa, Santutxuko AEKn (Padre Pernet kalean).
Bide batez, Azaroaren 25ean, igandea, Arriagatik deituta dagoen manira hurbiltzeko gonbidapena ere luzatzen dizuegu.

IRAULTZA FEMINISTA EGITERA GOAZ!!!

S.G.A.

2012/11/15

Azaroaren 16an KALEA OKUPATU


Santutxuko Gazte ZukGua - 2. blokea

Larunbat honetan, azaroak 17, bigarren blokeari hasiera emango dion eztabaida eramango da aurrera arratsaldeko lau t'erdietan hasita. Lehen blokean egungo egoeraren azterketa orokorra egin ostean, bigarren bloke honetan ezker abertzalearen ildo politikoaz arituko gara, lehen blokearen formatu bera jarraituz: eztabaida nagusia, emendakinak proposatzeko asanblada eta nazio mailan batutako emendakinak bozkatzekoa. Aurrekoetan bezala Txurdinagako AEKn ospatuko dira eta parte hartzera animatzen zaituztegu.


2012/11/06

UZTALDI AUZOARENTZAT !

Askotan esan dugun bezala, gaztetxea tapiatu badigute ere ez dute gure ametsak tapiatzerik! Behin eta berriz baieztatu dugu Uztaldi gaztetxearen proiektuarekin aurrera jarraituko genuela nahiz eta alkatearen edo Lakuako gobernuaren txakurrek gure lana trabatzen saiatu. Oso garrantzitsu ikusten dugulako tresna hau sistema iraultzeko bidean; gazteok kontsumismoaren atzaparretan erori gabe gure aisialdiaz gozatu nahi dugulako; auzoak, alternatibak eraikitzeko bidean, leku fisiko eta aske bat behar duelako dinamikak aurrera eramateko.

Berrezkuratze bide horretan auzotar guztion parte hartzea ezinbesteko ikusten dugu eta horregaitik Santutxuko Gazte Asanbladak antolaturiko ekimetan partaide izatera animatzen zaituztegu. Gaurkoan, hurrengo bi asteetarako antolatu diren aldarriak aurkezten dizkizuegu. Lehenengoa, ostiral honetan bertan, hilak 9, eta bigarrena hurrengo ostiralean, azaroak 16.

Ostiral honetarako poteo-kalejira berezi bat antolatu dugu, musikaz eta ekimenez giroturik, Sei Izar plazatik abiatuko dena arratsaldeko zortzi t'erdietan. Kalejira aldarrikatzaile honetan zenbat eta jende gehiago egon, orduan eta askoz hobeto.

Helarazten dizuegun bigarren zitan, azaroak 16koan, gaztetxearen beharra aldarrikatzeko kaleak hartuko ditugu gaztetxe baten ospatzen diren tailer eta ekimenak Karmelo kalean irudikatuz. Arratsalde osorako plana izango da, bost t'erdietan hasita, txalaparta eta dantza ikastaroak, malabareak, slackline-a, txontxongiloak, sukaldaritza tailerra eta txokolatada izango dituena. Zortzi t'erdietan, bertatik, musikaz alaitutako kalejira bat hasiko dugu auzoan zehar aldarria zabalagoa izan dadin.

Esan bezala, zure laguntza eta babesa oso garrantzitsuak dira proiektu honen jarraipenerako, beraz, animatu zaitez eta agertu antolatu diren ekimenetan.


Santutxuko Gazte Asanblada

2012/11/04

ZUKGUA - data aldaketa

Aurrekoan, 2. blokeko eztabaida azaroak 10ean izango zela esan genizuen, baina data aldatu da. Azaroak 10ean Herrirako mani nazionala dago Baionan eta beraz, eztabaida azaroak 17an egingo da (larunbata).

Beste data guztiak mantendu egingo dira, hurrengoa azaroak 9an 18:00etan txurdinagako AEKan izanik. Herri guztiek egindako emendakinak bozkatuko dira bertan eta honekin 1go blokea amaitutzat emango da.

2. blokea, ziklo politikoaren irakurketa izango da. Horretarako gomendatzen dizuegu hurrengo azteazkenean, azaroak 7, 19:00etan 7 katura hurbiltzea, bertan politikari buruzko kokapen bat emango baita.