Gazte asanbladaren abokatuak jakinarazi zuen atzo identifikatutako gazteak epailearen aurretik pasa ziren egunetik bertatik, irailaren 5etik, dagoela Uztaldi gaztetxearen aurkako huste agindua sinatuta. Ertzaintzak agindu hori jaso zuen momentutik edozein momentutan gauzatu daiteke desalojoa.
Hala ere, gazte asanbladak argi du honek ezin duela gure jarrera aldatu; gure plangintzarekin aurrera jarraituko dugu lehen geneukan indar eta ilusio berdinez, edo gehiagoz. Kanpaina antikapitalistarekin jarraituz, datorren astean ekintzak izango ditugu gaztetxean, beraz, hurbildu zaitez Uztaldi auzoarentzat beharrezkoa dela aditzera ematera.
Era berean, legediaren zilegitasun eza azpimarratu nahi dugu herritarren aurka egiten baitu beti espekulatzaileen interes berekoiak babestuz. Uztaldi gaztetxea kokatuta dagoen lokalak hamar urte baino gehiago zeramatzan itxita LaCaixa-ren jabegoan eta gazte asanbladako kideok erabilpen bat baino ez diogu eman udalak asetzen ez dituen beharrizanak era autegestionatu batean asetzeko. Dena dela, epaileak berriz ere itxi nahi du lokala batek daki beste zenbat urtez.
Guztion indarra beharrezkoa izango da auzoak gaztetxea behar duela erakusteko eta horren bidean lehen zita igande honetan izango dugu arratsaldeko 6etan ospatuko dugun asanbladan.
UZTALDI AUZOARENTZAT!
OKUPAZIOA AURRERA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina