2013/02/20

KUADRILEN EGUNA 2013


Beste urte batez, Martxoa heldu eta Kuadrilen Eguna gerturatzen da. Aurten ere egitarau oparoa antolatu dugu Santutxuko Kuadrilen Batzordetik Martxoaren 16ko larunbaterako. Egunari pintxoak prestatuz emango diogu hasiera goizeko hamaiketan, ordu bietan baitugu berauen aurkezpena. Jarraian sari banaketa eramango dugu aurrera. Halaber, prestatutako pintxoez gain bazkari herrikoia izango dugu, eta bazkaloste irrifartsua eskeiniko diguten antzerki komiko bati esker. Hau amaitzean, eta auzoan horrenbeste arrakasta dutela ikusita, mus, ping-pong eta dardo txapelketak ospatuko ditugu. Bi orduz luzatuko dira lehiak, auzoan zehar ibiliko den elektrotxaranga batekin bukatzeko.  Egun polita espero dugu benetan.

Bideoklip lehiaketa ere gogoratu nahi dugu mezu honen bitartez, aurten apirilan izango baita. Beraz, zuen kuadrilekin hitz egiten hastera animatzen zaituztegu lehen bai lehen lanean jar zaitezten,

Santutxuko Kuadrilak

2013/02/12

SGA auzoko inauterietan

Badatoz auzoko inauteriak! Ostiralean hasi eta iganderarte luzatuko dira eta ekintzaz beteta datoz gainera. Ostiralean pailazoak, albokariak eta bertsolariak izango ditugu ikus etan entzungai. Larunbatean, aldiz, Gaztedi dantza taldearen eskutik dantza ikuskizunak izango ditugu eta igandean egun handia. Hamabietan izanik desfilea, goizeko hamaiketan jarri du gazte asanbladak geratzeko ordua, gauzak behar bezala prestatzeko. Eguerdian bazkaria izango dugu ere, gazte asanbladak parrillada prestatuko baitu. Eta arratsaldeko seietan DJa izango da Arsuaga plazan. Zitarako Kuadrilen batzordeak barra bat jarriko du gainera Sei Izar plazan eguerdiko ordu batetatik iluntzeko zortziak arte.

Gazte asanbladak ez du desfilean eramatekoak guztiz amaitu, eta beraz, eguaztenerako, 13, lan eguna deitu du bostetan auzoko herriko tabernan. Mozorroaren nondik norakoak oraindik ez dakizkienarentzat eroan beharreko guztiaren errepasoa ere egingo dugu.

Kaleetan ikusiko dugu elkar!

SGA

2013/02/07

Zukgua prozesuko talde motorraren oharra


Kaixo gazte!

Azkenengo asanblean egon ez zinetenentzako: gazte antolakunde berriaren prozesu eratzailea bukatzear dago, horregatik, orain arte dinamizatzen egon garenok talde motorra disolbatzea erabaki dugu, jadanik ez daukalako zentzu handirik horrekin jarraitzea.

Honen ondorioz ostiral honetan, otsailak 8, arratsaldeko 5etan santutxuko herriko tabernan geratu gara bi helbururekin: alde batetik, gazte danbadaren (martxoak 29,30,31 eta apirilak 1ean burutuko den gazte topaketaren) kanpaina komunikatibo bat egiteko eta bestalde auzoan nola antolatuko garen eztabaidatzeko lan talde bat egiteko.

Honekin batera, martxoak 2an gazte antolakunde berriaren aurkezpen publikoa egingo dela jakinarazten dizuegu, guztiak zaudete gonbidatuta, hona hemen informazio gehiago: http://topatu.info/martxoaren-2an-eratuko-da-gazte-antolakunde-berria-zutik-euskal-herria-ebazpena-bere-eginda/

Ondo segi! Ta ostiralerarte!

Edozein zalantza izan eskero emailera idatzi! (zukguastx@gmail.com)