Nahiz eta gaztetxearen aurkako huste agindua sinatuta dagoen, argi utzi genuen gure plangintzarekin aurrera jarraituko genuela. Hori dela eta, kanpaina antikapitalistarekin jarraituz aste honetan ere ekimenak antolatu ditugu.
Asteazkenean "La doctrina del Shock" documentala izango dugu ikusgai eta hau amaitzean ikusitakoari buruzko mahai inguru bat ospatuko dugu. Arratsaldeko seietan hasiko da dokumentala Uztaldi gaztetxean. Barikuan berriz, hitzaldi eta mahai inguru bat izango dugu gaztetxean CNT eta LAB sindikatuetako eta EHK eragileko kideek lagunduta. Arratsaldeko bostetan hasiko den hitzaldi honetan eragile bakoitzak ordu erdiz krisiaren jatorria, horrela jarraituz gero zein izango den gure etorkizuna eta gazteok honi aurre egiteko zein aukera ditugun azalduko du. Gaiarekin jarraitzeko mahai ingurua eramango dugu aurrera zortzietan bukatzeko, auzoko greba asanbladak deiturik propaganda masiboa egingo baitugu auzoan zehar. Azkenik, bederatzietan, "Txerri Kalejira" egingo dugu Santutxuko kaleetatik gure kezka eta protestak plazaratuz.
KAPITALISMO ZAPALTZAILEA SUNTSITU!
EUSKAL GAZTERIA KALERA!
Santutxuko Gazte Asanblada
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina