2012/09/28

UZTALDI GAZTETXEA DESALOJATU DUTE!!

Gaur goizean, 7ak aldera, zipaioen lau furgoneta Uztaldi gaztetxearen inguruetara gerturatu eta desalojatzeari ekin diote. Sartu ostean eraikina hormatzen hasi dira beraiekin eraman dituzten zenbait langilek. Auzoko gazte asko gerturatu dira bertara hustea salatzera eta, ohi denez, zipaioen jarrera harroputza eta bortitza jasan behar izan dute. Izan ere, txakurren presentzia nabaria izan da goiz osoan zehar inguruetan, errepidea moztearekin batera gaztetxera hurbiltzea ezinezkoa egin dute.
Azpimarratu beharra dago, gazte asanbladako kideei ez dietela materiala ateratzen utzi, barruan geratu direlarik gauza asko eta asko.

Jakingo duzuenez, orain dela hilabete batzuk okupatu zen Uztaldi gaztetxea, oso ibilbide laburra baina emankorrari hasiera emanez. Lokal hori La Caixa banketxearen jabetzakoa da. Jabetza erakunde lapur horretakoa izatearekin batera, 10 urte luze hutsik eramatea, eta auzoan gazteontzako gune autogetionatu eta liberatuen beharrak okupazioa burutzera eta proiektuari hasiera ematea bultzatu zuten.
Pasa den irailaren 5an hiru lagun deklaratu behar izan zuten epaitegietan, eta hurrengo astean jakinarazi zuten epaileak behin behineko desalojo agindua sinatu zuela. Istorioa berriro errepikatzen da, eta botere judiziala espekulatzaileen mesedetara lanean ikusi ahal izan dugu berriro ere.
Santutxuko gazteok proiektu honetan sinesten dugu, eta jo ta su jarraituko dugu lanean gure auzoan alternatibak eraikitzen, sistema basati honen kontra lanean eta okupatzen!

GAUR ARRATSALDEAN 17.30tan BASARRATE PLAZAN ASANBLADA INFORMATIBOA!
20.15tan MANIA KARMELO PLATIK ABIATUTA!!
GORA UZTALDI! OKUPAZIOA AURRERA!!!!!  EZ DUZUE GURE AMETSAK TAPIATZERIK!




































2012/09/25

ASANBLADA OROKORRA


Ikastaroa orain dela aste batzuk hasi genuen gazte asanbladan! aste hauetan greba orokorrari lotutako lanketa bat eraman dugu aurrera pelikulak, hitzaldia, mahaingurua eta kalejira eta guzti!!
Hala ere, kurtso honetarako helburuak finkatzeko beharra ikusi dugu, antolaketa modua, aurrerantzean landuko ditugun gaiak...PLANGINTZA eratzeko beharra hain zuzen.
Hori dela eta, eta lan hori ahalik eta parte hartzaileen izateko asmoarekin ASANBLADA OROKOR hau antolatu dugu! ostiral honetan finkuko ditugun gauzak urte osorako agenda markatuko dute ziurrenik, hori dela eta Santutxuko gazte guztioi gonbidapena luzatzen dizuegu, oso garrantzitsua ikusten baitugu zuen parte-hartzea.

OSTIRALEAN 17.30 UZTALDI GAZTETXEAN, denok gara beharrezko!

Santutxuko gazte asanblada

2012/09/18

Santutxu antikapitalista, bigarren astea


Nahiz eta gaztetxearen aurkako huste agindua sinatuta dagoen, argi utzi genuen gure plangintzarekin aurrera jarraituko genuela. Hori dela eta, kanpaina antikapitalistarekin jarraituz aste honetan ere ekimenak antolatu ditugu.

Asteazkenean "La doctrina del Shock" documentala izango dugu ikusgai eta hau amaitzean ikusitakoari buruzko mahai inguru bat ospatuko dugu. Arratsaldeko seietan hasiko da dokumentala Uztaldi gaztetxean. Barikuan berriz, hitzaldi eta mahai inguru bat izango dugu gaztetxean CNT eta LAB sindikatuetako eta EHK eragileko kideek lagunduta. Arratsaldeko bostetan hasiko den hitzaldi honetan eragile bakoitzak ordu erdiz krisiaren jatorria, horrela jarraituz gero zein izango den gure etorkizuna eta gazteok honi aurre egiteko zein aukera ditugun azalduko du. Gaiarekin jarraitzeko mahai ingurua eramango dugu aurrera zortzietan bukatzeko, auzoko greba asanbladak deiturik propaganda masiboa egingo baitugu auzoan zehar. Azkenik, bederatzietan, "Txerri Kalejira" egingo dugu Santutxuko kaleetatik gure kezka eta protestak plazaratuz.

Egiozu aurre sistema kapitalistari!

KAPITALISMO ZAPALTZAILEA SUNTSITU!
EUSKAL GAZTERIA KALERA!

Santutxuko Gazte Asanblada

2012/09/15

UZTALDI GAZTETXEA DESALOJO ARRISKUAN

Gazte asanbladaren abokatuak jakinarazi zuen atzo identifikatutako gazteak epailearen aurretik pasa ziren egunetik bertatik, irailaren 5etik, dagoela Uztaldi gaztetxearen aurkako huste agindua sinatuta. Ertzaintzak agindu hori jaso zuen momentutik edozein momentutan gauzatu daiteke desalojoa. 

Hala ere, gazte asanbladak argi du honek ezin duela gure jarrera aldatu; gure plangintzarekin aurrera jarraituko dugu lehen geneukan indar eta ilusio berdinez, edo gehiagoz. Kanpaina antikapitalistarekin jarraituz, datorren astean ekintzak izango ditugu gaztetxean, beraz, hurbildu zaitez Uztaldi auzoarentzat beharrezkoa dela aditzera ematera.

Era berean, legediaren zilegitasun eza azpimarratu nahi dugu herritarren aurka egiten baitu beti espekulatzaileen interes berekoiak babestuz. Uztaldi gaztetxea kokatuta dagoen lokalak hamar urte baino gehiago zeramatzan itxita LaCaixa-ren jabegoan eta gazte asanbladako kideok erabilpen bat baino ez diogu eman udalak asetzen ez dituen beharrizanak era autegestionatu batean asetzeko. Dena dela, epaileak berriz ere itxi nahi du lokala batek daki beste zenbat urtez.

Guztion indarra beharrezkoa izango da auzoak gaztetxea behar duela erakusteko eta horren bidean lehen zita igande honetan izango dugu arratsaldeko 6etan ospatuko dugun asanbladan.

UZTALDI AUZOARENTZAT!

OKUPAZIOA AURRERA!

2012/09/11

Santutxuko Gazte Asanbladak antolatutako ekimen antikapitalistak santutxuko Uztaldi gaztetxean



Sistema kapitalistak sortutako egoera jasanezin hau dela eta, aurre egin behar zaiolakoan, Santutxuko Gazte Asanbladak kanpaina bat hasi du. Horren baitan aste honetatik bertatik hasita ekimen ugari antolatu dira. Asteazkenean, irailak 12, zinema herrikoia izango dugu Uztaldi gaztetxean arratsaldeko seietan. "Tiempos Modernos" pelikula izango dugu ikusgai, Charles Chaplin protagonistatzat duen gizarte industralizatu eta kapitalista baten kritika. Pelikularen ostean ikusitakoaren inguruan hitz egiteko mahai inguru bat egitea da helburua. Gainera, barikuan, bi gaztek ekonomiari buruzko formakuntza saio bat emango dute bizi dugun krisi honen jatorria azalduz. Arratsaldeko bostetan hasiko da Iturriaga 14an kokatuta dagoen gaztetxean.

Kanpaina honen helburuak, alde batetik, gazteria informatuz Irailaren 26an dugun greba orokorrari begira auzoan aurrera eramango den propaganda kanpainarekin bat egitea, eta bestetik eta nagusiki, kapitalismoa suntsitzeko beharrezko den gizartearen kontzientzia piztea dira.

Besterik gabe, ekimenetara hurbiltzeko gonbitea luzatzea besterik ez zaigu falta.

Izan zaitez kapitalismoaren aurkako iraultzaren parte!