Atzo, apirilak 21, Santutxuko gazte asanbladak auzoan hamar urtetik gora hutsik zeraman lokala okupatu zuen. Goizean Santutxuko kaleetan barrena burutu zen kalejira baten ostean ekin genion okupazioari.
Asko izan ziren goizean zehar Basarrate plazatik eta gazteontzako liberatu berri dugun lokaletik pasa zirenak. Nahiz eta eguraldia lagun izan ez, giro ederra sortu zen, batzuk garbitzen zuten bitartean beste batzuk bazkaria egiten zuten, beste batzuk propaganda… auzolanaren adibide ezin ederragoa!
Gaur, 19.30tan, astero legez, gazte asanblada egongo da Iturriaga 14ko lokalean. Inoiz baino gehiago auzoko gazte guztioi etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu eta atzoko okupazioak zabaldu duen aro berrian parte hartzera animatu.
Gaur zehaztuko ditugu hurrengo asteetako lan-egunak. Horien berri Santutxuko paretetan topatuko dituzuen kartel urdinetan, ezagunei galdetzen, lokalera bertaratzen, bloggaren zein tuentiaren bidez izan ditzakezue.
Kaleetan eta gaztetxean topatuko gara!!
Santutxuko gazte asanblada
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina