
Gaztetxearen lanketa honekin jarraituz larunbat honetarako, apirilaren
21erako, gaztetxearen aldeko jaialdi bat prestatu dugu ekimen askorekin;
Gaztetxe Eguna. Egunari goizeko 11tan emango diogu hasiera Karmelo plazatik
abiatuko den kalegira batekin. Kalegira hau Basarrate plazan bukatuko da eta
bertan, goiz osoan zehar, ekintza ugari izango ditugu: jokuak, musika, malabare
tailerra, txalaparta… Ordu bi t’erdietan bazkaria izango dugu bertan Gazte
Asanbladaren kontu.
Giro paregabea izango dugu eta beraz, animatu zaitezte guztiok jaialdian
parte hartzen. Auzo guztiaren laguntzaz Santutxun Gaztetxea lortuko dugu!
PENTSATUZ APURTU, EKINEZ ERAIKI!
Santutxuko Gazte Asanblada
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina