2013/06/06

Aurten ere, jaietan, Playback, Mozorro gaua eta Bideoklip txapelketa

Aurten ere, urtero legez, Santutxuko Kuadrilek egitarau polita prestatu dute auzoko jaietari begira. Guztien artean aurretiaz aipatzekoak, prestakuntza eskatzen baitdute, Playback, Mozorro gaua eta Bideoklip txapelketa. 

Uztailaren 18an, ostegunean, Playback txapelketa izango dugu basarraten arratsaldeko 8etatik aurrera. Ostean, Mozorro gaua hasiko da; beraz, joan zaitzete bai playbacka bai eroango duzuen mozorroa prestatzen. Gainera, aurten, Photocall bat antolatu dute kuadrilek, gaueko hamarretatik ordu batetara egongo dena.

Uztailaren 20an, berriz, Bideoklip txapelketa izango dugu Trikizio berbenaren atsedenaldian, beraz hasi zaitezte pentsatzen eta grabatzen honek lan gehiago eskatzen du eta. Halaber, eguenean photocall-ean ateratako argazkien bistaratzea izango dugu atsedenaldi honetan ere.

Hartu ezazu parte Santutxuko Jaietan zure kuadrilarekin batera!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina