JAIO GINEN BIZI GARA! Lelo horren pean Santutxuko
Gazte Asanbladak aste oso baterako egitaraua prestatu zuen SGAk hogei urte
betetzen dituela ospatzeko. 20. urteurreneko ospakizun aste honetako nondik
norakoak azalduko ditugu lehenik, azken orduko berriekin amaitzeko.
Prestaketa lan ikaragarriaren ostean azkenik
desiratutako astea heldu zen, ekintzez beteriko astea baina antolakuntzan lan
galanta eskatzen jarraitzen zuen astea ere bai. Astelehenean, elektrizitate eta
sarrailagintza tailerrean teoria xume bat entzun eta gero esperientzia
pertsonalak elkartrukatu genituen giro politean. Asteartean militantzia
ikuspuntu feministatik aztergai izan genuen eta parte hartzea txikia izan bazen
ere gerturatutakoek aurrera eramandako dinamikak neurri horretako talde
baterako ezin egokiagoak zirela baieztatu zuten. Asteazkeneko fieltro
tailerrean gazte eta ume elkarrekin ibili ginen eskulanean eguzkiaz gozatzen
genuen bitartean. Ostegunean
asanblearismoa eta autogestioa ardatz zituen hitzaldi interesgarria izan
genuen, eta egunari amaiera emateko gaztetxe eta gazte asanbladen datuez
osaturiko tribialean jolasten ibili ginen alaiki. Ostiralean hainbat SGAkide
ohik eta egungo kidek hogei urte hauetako historia kontatu zuten Ritxi plazan, garai
bakoitzeko egoera eta bitxikeriak aitortuz. Txit polita izan zen belaunaldien
arteko lotura islatzea eta norberaren esperientziak elkarbanatzea. Ostean,
aztiak, ostiralero Arsuaga plazan dabiltzan haur, gazte eta heldu andana
ahozabalik utzi zuen umorea alde batera utzi gabe.
SGAren historia
SGAren historia
Imanol aztia
Imanol aztia
Konturatu gabe larunbatean geunden, egun indartsuenean egitarau partetik.
Goizean Arsuaga plazako tuneltxoan egindako rokodromoan eskalatzen, plazan
bertan hockey taldearen porteria batzuk kokatuta sortutako futbito zelaian
jolasean edo txalaparta jotzen ibili zen jendea. Gazteez gain ume ugarik ere
hartu zuen parte goizeko ekintzetan.
Ordu bi t’erdietan bazkaria izan genuen Ritxi plazan. Jendetsuagoa espero bazen ere, janari gozoak eta bazkalosteko barrez lehertzeko bakarrizketak nahigabeak ahaztea eragin zigun antolatzaileei. Guztia batuta, Akelarre Sound System-en eta grafiteroen ordua heldu zen. Lehenak gerturatutakoak girotzen zituen bitartean bigarrenek mural itzel bat egin zuten, jendeak oraindik ez bazekien ere, gaztetxea bihurtuko zen lokalaren atarian. Baina gero gerokoak, jarraitu dezagun egunaren kronikarekin. Murala amaitzean auzoko errepresaliatuei bidaltzeko argazkia atera zen bertan “EUSKAL PRESOAK GAZTETXEETARA” zioen pankarta baten atzean.
Arineketan Karmelo plazara
mugitu ginen guztiok, berandutu egin baitzitzaigun eta kontzertuek hasi beharra
baitzeukaten. Bastardos del Rey-k punk errebindikatibo batekin aurreko beste
garai batzuetara eraman gintuen, Sardeska taldeak dantzan jarri gintuen bere
ska musikarekin eta Soltek, beti legez, bere hardcore basatiarekin sorgindu
gintuen. Tartean ekitaldia izan genuen. Urte hauetako irudiekin bideoa, asanbladaren
irakurketa, dantza ikuskizuna, kide izandako presoen parte hartzea… Hunkigarria
izan zen benetan.
Arsuagako rokodromo berria
Futbitoa Arsuagan
Futbitoa Arsuagan
Bazkarirako tiketen eta kamiseten salmenta
Txalaparta
Txalaparta
Ordu bi t’erdietan bazkaria izan genuen Ritxi plazan. Jendetsuagoa espero bazen ere, janari gozoak eta bazkalosteko barrez lehertzeko bakarrizketak nahigabeak ahaztea eragin zigun antolatzaileei. Guztia batuta, Akelarre Sound System-en eta grafiteroen ordua heldu zen. Lehenak gerturatutakoak girotzen zituen bitartean bigarrenek mural itzel bat egin zuten, jendeak oraindik ez bazekien ere, gaztetxea bihurtuko zen lokalaren atarian. Baina gero gerokoak, jarraitu dezagun egunaren kronikarekin. Murala amaitzean auzoko errepresaliatuei bidaltzeko argazkia atera zen bertan “EUSKAL PRESOAK GAZTETXEETARA” zioen pankarta baten atzean.
Bazkaria
Bazkaria
Amaiurren bakarrizketa
Amaiurren bakarrizketa
Akelarre Sound System
Akelarre Sound System
Grafiteroak muralean lanean
Grafiteroak muralean lanean
Grafiteroak muralean lanean
Presoei bidaltzeko argazkia
Panel informatiboa
Bastardos del rey
Sardeska
Sardeska
Sardeska
Solte
Ekitaldia
Ekitaldia
Kontzertuekin bukatu eta berehala, kalejira batez, murala egin zen tokira
bueltatu ginen eta bertan okupatu berria zen lokala azaldu genion auzoari,
eraikina duela hogeita hamar bat urte sortu zenetik hutsik eta erabilpenik gabe
egon dena (txosna bat egiten zen bertan aspaldi urtean aste batez, jaietako astean); autogestioan eta auzolanean oinarrituko zen proiektuari hasiera
emanez. Atea zabaldu egin zen eta auzotarrek gaztetxea izango zena barrutik
ikusteko aukera izan zuten. Atarian, grafiteroek beste pixka batez ukituak
ematen egon ziren muralaren aurrean, beste argazki bat atera genuen gerturatutako
guztiok eta hurrengo eguneko, igandeko, 19:30etarako asanblada deituz eman
genion amaiera egunari baita ospakizun asteari ere.
Gaztetxea barrutik
Gaztetxearen atarian
Igandeko asanblada gaztetxea kokatuta dagoen
plazan egin genuen, eguzkitan. Bertan astelehenean auzokideei proiektua
azalduko zien buzoneoa egitea adostu genuen, baita gaztetxea garbitzeko eta
atontzen hasteko lan egunak ere. Astearte eta asteazkenean goizeko 11:00etan
eta arratsaldeko 17:00etan. Asteazkenean, gainera, arrastiko 20:00etan
gaztetxearen inguruko asanblada ireki bat egitea erabaki zen. Ilusioz gainezka
geunden guztiok; horrelako proiektuetan harremanak asko sendotzen baitira, parte-hartzaileek
asko ikasten baitute eta auzoa biltzeko toki bihurtzen baita, beste gauza
ugariren artean. Irrikitan geunden lanean jartzeko.
Gaztetxearen ataria
Gaztetxea barrutik
Gaztetxea barrutik
Gaztetxea barrutik
Gaztetxea barrutik
Atariko murala
Gaztetxea Ritxi plazan
Astelehenean, buzoneoaz gain, eskuz egindako kartelez josi genuen auzoa
enteratu ez zenak ere jakin zezan gaztetxe berria genuela auzoan eta lan egunak
zehaztu genituela guztion artean aurrera eramateko. Asteartean, lan egunarekin
hastera gindoazela, Bilboko udaltzaingoekin egin genuen topo gaztetxean. Jabeak
salaketa jarri zuela jakitera eman zuten eta horregatik haiekin zegoen sarrailagileak
sarraila aldatuko zuela esan zuten.
Sarrailagilea ez genuen batere lagun izan gainera, udaltzaingoei atea kalitate
txarrekoa zela esan baitzien eta segurtasunezko bigarren sarraila bat jartzea
gomendatu baitzien. Kabroia! Gazte ugari hurbildu zen gaztetxera ekintza hori
salatzera eta udaltzainak han iraun zuten sarraila biak jartzen amaitu zen arte,
baita gaztetxea dagoen Ritxi plazan ere goiz osoan zehar. Arratsalde horretarako
bertarako premiazko asanblada deitu zen zer egin erabakitzeko. Auzokide batzuen
informazioaz lagunduta hainbat datu lortu ditugu eta bide horretan jabearekin
kontaktuan jartzea eta negoziatzea da gure asmoa.
Munilloak gaztetxean
Hala ere, behin eta berriz aldarrikatu dugu auzoan gazteok eta ez hain
gazteok sistema honek bultzatzen duen kontsumismoan jausi barik harremantzeko
espazio fisiko baten beharra. Bai gazte asanbladak bai auzoko edozein beste
eragilek dinamikak eta ekintzak aurrera eramatea posible egingo lukeen espazio
aske baten beharra. Eta udalak ez duenez inondik inora atzamarrik mugitu nahi
horrelako proiektu autogestionatuen alde, okupazioa tresna gisa baino ez zaigu
gelditzen herritarrei, eta batez ere gazteoi. Negoziazioen bitartez akordio
batera heltzea litzateke aukerarik onena guretzat honek dakarren
egonkortasunarengatik, baina ez lortzekotan betebehar moral bat bezala ikusten
dugu interes espekulatzaileek horrenbeste denboraz lokalak hutsik mantentzea
salatzea, eraren batean edo bestean; horretarako, behar izatekotan, okupazioa
bera erabiliz, zergatik ez.
Badira bederatzi
hilabete Uztaldi gaztetxetik bota gintuztenetik eta berau hormatu zutenetik,
eta denbora guzti honetan ez dugu espazio fisiko baten beharraren aldarrikapenean
etsi. Horretarako ekimen ugari egin ditugu auzoan, gaztetxe baten egin daitezkeen
ekintza ugariren islapena adibidez, baina kalean jarduteak duen garrantzia ere
behin eta berriz aitortu dugu. Kalean daude herritarrak eta haiengan eragin
nahi badugu bertan egon behar dugu guk ere. Gaztetxe batek ematen dizun
laguntza ahaztu gabe, sistema kapitalista patriarkar hau iraultze bidean
kaleetan egon behar dugu batik bat, alternatibak sortzen eta beste eredu bat
posible dela erakusten. Gaztetxe berrian, beste lokal hutsen batean, baina
batez ere kaleetan ikusiko dugu elkar!
OKUPAZIOA AURRERA!
Santutxuko Gazte Asanblada