Ospakizun garrantzitsua dugu Santutxun laster. Gazte Asanbladak 20 urte
betetzen ditu aurten eta aste osoko egitaraua antolatu da horren harira,
ekainaren 10etik 15era. Ospakizun berezia izanda, egitaraua ere mailakoa behar
zuen eta ez dugu horretan kale egingo.
Astelehenean Txispas eta Cerrajeria tailerra izango dugu arratsaldeko sei t’erdietan
auzoko AEKn. Asteartean “Militantzia ikuspuntu feministatik aztergai” tailerra izango
dugu Ritxi plazan eta zazpi t’erdietatik aurrera eta asteazkenean fieltro
tailerra zazpietan Basarraten. Ostegunean, ekainak 13, Okupazioaren inguruko
hitzaldia egongo da Lakomi plazan zazpietan eta ostean, bederatzietan, Gaztetxe
eta Gazte Asanbladen tribiala izango da Arsuaga plazan hasita. Ostiralean, “Jaio
Ginen Bizi Gara” lelopean Gazte Asanbladaren hogei urteko historia kontatuko da
Ritxi plazan arratsaldeko seietan, eta bederatzietan Imanol magoak ikuskizuna eskainiko
du Arsuagan.
Larunbatekoa, ekainak 15, egun potentea izango da. Goizeko hamaiketan
hasita Rokodromoa eta Futbolin erraldoia egongo da Arsuagan, eguerdiko ordu bi
t’erdietan Ritxi plazan bazkaria hasi arte. 10€ ordainduta bazkaria eta
urteurreneko kamiseta jasoko dute hurreratutakoek. Bazkalostean, lauretan,
bakarrizketa eskainiko digu Amaiurrek plazan bertan; eta plazan ere, bostetan,
Akelarre Sound System, murala eta presoei bidaltzeko argazkia aterako dugu.
Amaitzeko arratsaldeko seietan hasita kontzertuak eta ekitaldia izango ditugu
Karmelo plazan. Bastardos del rey, Sardeska eta Solte taldeek joko dute.
Aste osoan zehar SGA kide izandako guztien parte hartze zuzena espero dugu,
beste auzokide eta bilbotarrenarenaz gain.
SANTUTXUKO GAZTE ASANBLADA