2012/10/31

Gazte Zukgua Santutxun


Aupa gazte!

Euskal Herrian gazte antolakunde berri bat sortzera goaz! Independentzia eta Sozialismoa helburu izanik, egungo errealitateari eta gazteriaren beharrizanei erantzungo dion erakundea hain zuzen.

Horretarako, ahalik eta gazte gehienen parte hartzea ezinbestekoa ikusten dugu, noski, baita zurea ere! 
Horrela, norbanakotik  kolektibora egingo dugu salto!

Etorkizuna borrokatzen duenarena delako, ilusioz eta gogoz prozesu eratzaile honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu!

Gazte prozesu eratzaile hau hiru bloke nagusitan egongo da banatuta:
- 1.go blokea: munduko egoera orokorra
- 2.en blokea: ezker abertzalearen ildo politikoa
- 3.en blokea: gazte estrategia

Bloke bakoitzaren eztabaida emateko jarraituko dugun metodologia ondorengoa da: edukiak eztabaidatzeko, hausnartzeo airketak egiteko asanblada, banatuko zaizuen txostena norberak irakurri eta honi ekarpenak egin eta hauek eztabaidatzeko asanblada eta Euskal Herri mailan egindako ekarpen guztiak adosteko asanblada.

Santutxun jada hasi gara prozesu eratzailearekin! 1.go blokeko hausnarketa ariketa eta ekarpenak egin ditugu jada! gazte asko bildu ginen bertan! eta ondorengora gonbidatu nahi zaitutu! azaroaren 9an izango da, ostirala, arratsaldeko 18:00etan Txurdinagako AEKn, bertan munduko egoera orokorraren txostenari Euskal Herri mailan egindako ekarpenak adostuko ditugu!

Eta azaroaren 10ean, larunbatean, 2.en blokeari ekingo diogu. Bertan ezker abertzalearen ildo politikoaren hausnarketarako ariketa ezberdinak egingo ditugu, 16:30etanTxurdinagako AEKn!

Animatu eta etorri!!

info gehiago nahi izanez gero, jarri kontakuan zukguastx@gmail.com edo facebooken zukguastx.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina