2012/10/31

Gazte Zukgua Santutxun


Aupa gazte!

Euskal Herrian gazte antolakunde berri bat sortzera goaz! Independentzia eta Sozialismoa helburu izanik, egungo errealitateari eta gazteriaren beharrizanei erantzungo dion erakundea hain zuzen.

Horretarako, ahalik eta gazte gehienen parte hartzea ezinbestekoa ikusten dugu, noski, baita zurea ere! 
Horrela, norbanakotik  kolektibora egingo dugu salto!

Etorkizuna borrokatzen duenarena delako, ilusioz eta gogoz prozesu eratzaile honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu!

Gazte prozesu eratzaile hau hiru bloke nagusitan egongo da banatuta:
- 1.go blokea: munduko egoera orokorra
- 2.en blokea: ezker abertzalearen ildo politikoa
- 3.en blokea: gazte estrategia

Bloke bakoitzaren eztabaida emateko jarraituko dugun metodologia ondorengoa da: edukiak eztabaidatzeko, hausnartzeo airketak egiteko asanblada, banatuko zaizuen txostena norberak irakurri eta honi ekarpenak egin eta hauek eztabaidatzeko asanblada eta Euskal Herri mailan egindako ekarpen guztiak adosteko asanblada.

Santutxun jada hasi gara prozesu eratzailearekin! 1.go blokeko hausnarketa ariketa eta ekarpenak egin ditugu jada! gazte asko bildu ginen bertan! eta ondorengora gonbidatu nahi zaitutu! azaroaren 9an izango da, ostirala, arratsaldeko 18:00etan Txurdinagako AEKn, bertan munduko egoera orokorraren txostenari Euskal Herri mailan egindako ekarpenak adostuko ditugu!

Eta azaroaren 10ean, larunbatean, 2.en blokeari ekingo diogu. Bertan ezker abertzalearen ildo politikoaren hausnarketarako ariketa ezberdinak egingo ditugu, 16:30etanTxurdinagako AEKn!

Animatu eta etorri!!

info gehiago nahi izanez gero, jarri kontakuan zukguastx@gmail.com edo facebooken zukguastx.







2012/10/28

UZTALDI AUZOARENTZAT ! - ¡ UZTALDI PARA EL BARRIO!


Iturriaga kaleko 14.zenbakian dagoen lokalean “Deportivo La Coruña” jatetxea zegoen kokatuta, “La Caixa”-k erosi zuen arte; duela 10 urte baino gehiago gertatu zen hau. Horrezkero hutsik egon da, inolako erabilpenik eman gabe, aipatutako bankuak ezin baitu bertan bulego bat zabaldu, beste bi bankuren gertutasuna dela eta.
Urteak daramatzagu salatzen auzo honetako gazteok ez daukagula kontsumismoaren atzaparretan jauzi gabe aisialdiaz gozatzerik, gure kultura era askean bizitzerik, gure dinamika eta iniziatibak aurrera eramaterik … udaletxeak ez baitugu horretarako gunerik eskaintzen.
Egoera honen aurrean, apirilaren 21ean, lehen aipatutako lokala okupatu eta bizitzaz betetzea erabaki genuen auzoaren eta auzokideen beharrizanei modu autogestionatuan erantzungo zion proiektu bati hasiera emanez. Birgaitze lanetan ibili ginen, tarte horretan gazteen elkargune bihurtu genuelarik, eta 3 hilabeteren buruan, auzoko jaien bezperan, Uztaldi gaztetxea inauguratu genuen.
Ordutik asko dira aurrera eramandako ekimenak: zinema herrikoia, sexualitate tailerra, ping-pong txapelketa … baita ere oso aipagarriak diren, Uztaldiren bizitzako azken 2 asteetan aurrera eramandako Jardunaldi Antikapitalistak.
Gure asmoa egungo egoera sozioekonomikoa irauli eta jendarte justuago baten bidean alternatibak eraikitzea da; horregatik, sistema hau defendatzen dutenentzako, diruaren interesen menpe bizi direnentzako ez gara erosoak eta gure lana oztopatzen saiatzen dira, azkenekoz Gaztetxearen desalojoa eta tapiatzea gauzatuz.
Baina ez dago gure ametsak tapiatzerik, lanean jarraituko dugu sistema hau irauli nahian, eta bide horretan Gaztetxeak tresna gisa eskaintzen dituen aukerak oso baliagarriak direla ulertzen dugunez ez dugu udalaren eta bere txakurren aurrean kikiltzeko asmorik! Gaztetxea berreskuratzera goaz! Eta horretarako auzo guztiaren indarra behar dugu; gaztetxean auzoko norbanako zein kolektibo guztiek daukate lekua, animatu zaitez! Izan zaitez iraultza txiki honen partaide!
Honen harira, azaroaren 16an, ostirala, kalea okupatuz eta bertan gaztetxe bat irudikatuz, honen beharra aldarrikatuko dugu. Gerturatu zaitez, bada, 17:00etatik aurrera Karmelo kalera!
Ez dago gure ametsak tapiatzerik! Gaztetxea berreskuratuko dugu! Uztaldi aurrera!

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

En el número 14 de la calle Iturriaga, estaba situado el restaurante “Deportivo la Coruña”, hasta que hace más de 10 años lo compró “La Caixa”. Desde entonces la permanecido vacío, dada la imposibilidad de dicho banco de abrir una sucursal por la cercanía de otras dos entidades bancarias.
L@s jóvenes de este barrio llevamos años denunciando que no podemos disfrutar de nuestro tiempo libre sin caer en las garras del consumismo, que no podemos vivir nuestra cultura como queremos, que no podemos llevar adelante diversas iniciativas y dinámicas… pues el ayuntamiento no nos ofrece lugar alguno para ello.
Ante esta situación, el pasado 21 de abril decidimos ocupar y llenar de vida el mencionado local dando comienzo a un proyecto para responder de manera autogestionada a las necesidades del barrio y de sus vecin@s. Estuvimos rehabilitando el local, creando mientras tanto un punto de encuentro para l@s jóvenes, y en 3 meses, en vísperas de las fiestas del barrio, inauguramos el Gaztetxe Uztaldi.
Desde entonces son muchas las iniciativas llevadas a cabo: cine popular, taller de sexualidad, campeonato de Ping-Pong… y también las muy reseñables Jornadas Anticapitalistas que se realizaron en las últimas dos semanas de vida del Gaztetxe Uztaldi.
Nuestra intención es darle la vuelta a la situación socioeconómica que vivimos hoy en día y construir alternativas en aras de una sociedad más justa. Por eso, para los defensores de este sistema, para los que viven a merced de los intereses del dinero, no somos cómodos, les molestamos e intentan impedir nuestro trabajo, siendo uno de los últimos ejemplos de esto el desalojo y tapiado del Gaztetxe Uztaldi.
Pero nuestros sueños no se pueden tapiar, seguiremos luchando intentando cambiar el sistema, y como creemos que en ese camino el Gaztetxe es una herramienta muy útil, no nos acobardaremos ni frente al ayuntamiento, ni frente a sus perros guardianes! Recuperaremos el Gaztetxe, y para ello necesitamos de la fuerza de todo el barrio. En el Gaztetxe tienen cabida todos los colectivos y personas del barrio, anímate, se parte de esta pequeña revolución!
Por todo ello, el 16 de noviembre, viernes, os animamos a ocupar la calle y a escenificar un Gaztetxe, reivindicando así su necesidad. Acércate a partir de las 17:00 a la calle Karmelo!
No podrán tapiar nuestros sueños! Recuperaremos el Gaztetxe! Uztaldi aurrera!


2012/10/08

ASANBLADA OROKORRA!!


Ostiral honetan GAZTE ASANBLADA OROKORRA egingo dugu. 17.30tan hasiko da hockey plazan, goiko plazan hain zuzen, eta bertan denon artean kurtso honetarako helburuak finkatuko ditugu, antolaketa modua, aurrerantzean landuko ditugun gaiak...PLANGINTZA eratuko dugu!!.

Denok gonbidatzen zaituztegula esatea soberan ere badago, baina bada ezpada berriro ere esango dugu: SANTUTXUKO GAZTE GUZTIAK GONBIDATUTA ZAUDETE!!! Ez bazarete inoiz gazte asanblada batera etorri, orain da momentua! ta etortzeaz nekatuak zaudetenontzako ere, orain da momentua!!

GAZTETXERIK EZ DUGU IZANGO, BAINA AMETSAK ETA SISTEMA HAU PIKUTARA BIDALTZEKO GOGOAK, SOBERAN!!



Santutxuko gazte asanblada