2012/07/25

Uztaldi Gaztetxearen inaugurazioa eta Ipuin erotikoen lehiaketa

Jaiak bukatu eta berriz ekin diogu blogean argitaratzeari. Gaurkoan Santutxuko gaztetxearen inaugurazio jaialdia eta jaien lehen igandean ospatu zen ipuin erotikoen lehiaketako irakurketa komentatuko ditugu.

Jaien hasieraren aurreko egunean ospatu zen Uztaldi gaztetxearen inaugurazioa, uztailaren 13an alegia. Santutxuko gazte asko eta asko hurbildu ziren bertara, baita beste auzo batzuetakoak ere. Giro paregabean luntxa dastatu bitartean okupazio eguneko eta lan egun ugarietako argazkiak ikusteko aukera izan genuen gaztetxera gerturatutakoek. Jaialdia gauerdirarte luzatu zen udaltzaingoa ondoko portalean sartzen ikusi genuen arte, ziurrenik auzokideek deituta. Ostiral gaua izan arren, auzokideren batek aurretik ere erakutsitako abiatutako proiektu auzotar honen kontrako jarrera berriz ere nabarian geratu zen. Hala ere oso balorazio positiboa atera genezake. Hona hemen jaialdiko argazki batzuk:












Ostiral hori zen hain zuzen ere ipuin erotikoen lehiaketan parte hartu nahi zutenek ipuina aurkezteko azken eguna. Bi egun geroaro, jaietako lehen domekan, egin zen ipuinen irakurketa, eta zita honetara ere jende nahikotxo hurbildu zen. Hiru ipuin aurkeztu ziren eta hiruren irakurketaren ostean entzule guztiek hartu zuten parte irabazlearen erabakitze lanean. Banan banan hiru ipuinen izenburuak irakurri ziren eta txalorik gehien lortu zuenak irabazi zuen, "Zer usain du fikzioak?" izenburuduna.

ZER USAIN DU FIKZIOAK?

Gaur ere zurrungaka dut ohekidea aldamenean, urrun, nire negar intziriei muzin eginez. Malkoz blaitu ditut maindireak, isilean, plazer zukuaren garraztasunak aspaldi ohea zipriztintzea zer den ahaztuta.

Mugikorreko argiak eten du negar malkoen emaria eta irribarre txiki bat marraztu da nire ezpainetan, urrutitik ezezagun baten gabon musuaren kilima epela sentitzean.

Bat-batean zurrungak eten dira. Isilune luzeak hondoratu du logela, bakarrik gelditu naizen arte. Bakarrik gaude, urrutiko ahotsa eta ni. Ikusezina den fikzioa, ezin uki dezakedana eta ni. Zer usain du fikzioak?

Halaber, izerdi guruinek sentitzen dute bere presentzia. Behatz puntek badakite nirekin norbait dagoela dardarka hasten direnean, gorputzeko hile txikiena ere erraz tentetzen denean eta klitorisak ahots xume bezain lotsatiz ukitzeko erregutzen didanean. Norbait dago nire aldamenean ate joka, eta fantasia deitzen dela esan dit.

Biluzik sartu da nire logelara, gerri ingurutik dena gardentzen duen oihal soil batez. Pixkanaka makurtu eta belarrira xuxurlatu dit leunkiro, gaur gauean bere mandatu pean nagoela. Agintezko berben oihartzunaz, aise umeldu zait bagina. Begiak itxi ditut fantasiaren oasira heltzeko, baina galduta nago jada.

Agudo, esku latzek nire bular mamitsuak atzaparkatu dituzte ezbairik gabe. Eta titi buru gogortuen erupzio kontrolaezina zurrupatuz, asetu du tarte baterako desioa. Behatz ligorrek nire gorputzeko bihurguneak arakatzen jardun dute geldiro, baina pausaldi barik, jada aspaldi, lehen hasperenaz, umelduta zegoen maginara heltzeko. Ezpain handiek ez dute ukitu berezirik behar izan, atez ate baginarainoko sarrera irekirik agertzeko. Magina urtsuaren etengabeko garrasia kontrolaezin bilakatu da, zakilaren loditasunaz barrenak betetzea da bere desioa. Baina erreguei jaramonik egin gabe, behatz puntaren kilimaz konformatu behar izan naiz. Nire nahia eta egonezina areagotuz joan dira erreguka hasi naizen arte. Intzirika, izerditan sufritzen, nire senetik at nago jada. Eta orduan ahots leunez, berak agintzen duela esan dit, bera dela nagusia eta ez dudala gozatuko berak gura ez badu.

Izotz puskez jelatu dit sexu gosea, bere sakila nire hanka artean igurtziz, eta berotasun oro izotz pusketan geratu da gatibu, izotza zeharo urtuz. Orduan bere zakila mihizkatzera behartu nau, kokotetik bortizki helduz. Muxu xume lotsatiak eta mihizkada laburrak eman dizkiot hasieran, zakila goseti zurrupatu dudanera arte. Eta maltzurki disfrutatu dut, bere arnas etenak gero eta laburragoak, gero eta estuagoak bilakatu direla ziurtatzean. Momentu horretan boterea nirea dela xuxurlatu diot belarrira eta orgasmora heltzeko debekua ezarri diot krudelki.

Berba horiek entzute soilaz, eskumuturretatik heldu nau bortizki, ohean etzanez eta bere zakila nire maginara zuzenduz gezi zorrotzenaren eran. Ipurdi masailetatik estuki heldu eta paretaren kontra jalgi nau behin eta berriz, bere zakila bortizki nire magina humelean sartu eta atereaz, eta izerdiko lurrinak ikusmira lausotuta iritsi naiz plazerraren klimaxera, garrasi orroen artean, konortea galduta.

Ohekidearen zurrungez esnatu naiz gaur ere, baina irrifartsu, bart gauean fikzioa dastatu dudalako. Zer usain du fikzioak?


Ipuinaren egilea, zoritxarrez, ez zen irakurketara aurkeztu, eta beraz, ez zuen saria jasotzerik izan. Idazleak sarrera hau irakurriz gero eta saria jaso nahi izanez gero, Uztaldi gaztetxetik pasatzea baino ez du merezia duen saria jasotzeko. Arratsalde horretako argazki batzuk ere argitaratuko ditugu:








Santutxuko Gazte Asanblada

2012/07/11

Uztaldi gaztetxearen inaugurazioa

Ia ia hiru hilabeteko lan gogorrak azkenean bere fruituak eman ditu eta orain da goxo goxo erein genituen haziek emandako uzta jasotzeko garaia. Ostiral honetan, uztailak 13, Santutxuko Uztaldi Gaztetxearen inaugurazioa ospatuko dugu iluntzeko bederatzietatik aurrera Iturriaga kaleko 14. zenbakian. Guztiok zaudete gonbidatuta, bera, gerturatu eta ospatu gurekin aro berri honen hasiera.


2012/07/07

Jaietako Gazte Egitaraua



Hona hemen aurtengo jaietan bai santutxuko bai Euskal Herriko beste txokoetako gazteentzako antolatu diren ekintzak:

LARUNBATA, UZTAILAK 14

10:00etatik aurrera SUKALKI txapelketa Arsuaga plazan (LaZona)
14:00 Sukalkien aurkezpena eta bazkaria Arsuaga plazan
17:00 Tutuki Splash erraldoia Arsuagan
19:00 Segizioa Karmeloko errotondatik Basarratera
19:30 Pregoia Ibai Gomezen eskutik
22:30 IZARGI erromeria
Atsedenaldean irrintzi lehiaketa SGA ren eskutik

IGANDEA, UZTAILAK 15

15:00 Errepresaliatuen aldeko bazkaria
19:30 Ipuin erotikoen lehiaketa Santutxuko Uztaldi Gaztetxean. Irakurketa eta ondoren sari banaketa.
20:30 Sapali perkusio taldea

ASTELEHENA, UZTAILAK 16

12.30 “Ikasle zapalkuntzei aurre egin!” kalejira Basarratetik abiatua
14:30 Ikasle bazkaria
18:00 Kuadrilen arteko Herri Kirolak Karmelo kalean
19:30 Ping Pong txapelketa Santutxuko Uztaldi Gaztetxean
20:30 “Ezpainak gorriz margotu eta egin klik” auzoko emakumeen argazkia
21:00 Emakumeen afaria
22:00 "Emakumeak tosnagunea morez margotzera goaz"

ASTEARTEA, UZTAILAK 17: GAZTE EGUNA

11:00 Gosaria SGA ren eskutik
11:30 Paellak egiten hasi
14:00 Paellen aurkezpena eta bazkaria
16:00 Twister erraldoia eta Igelaren jolasa SGA ren eskutik
19:00 Poteo musikatua SGA ren eskutik
20:30 Auzoko taldeen musika maratoia (Free the Wheel eta El villano Oriental)

ASTEAZKENA, UZTAILAK 18

12:00 Kuadrilen arteko tortila eta postre lehiaketaren hasiera
14:00 Tortilen aurkezpena eta bazkaria. Bazkalostean postreen aurkezpena
16:30 Kuadrilen arteko Mus txapelketa
20:00 Dokumentala eta txokolatada Santutxuko Uztaldi Gaztetxean

OSTEGUNA, UZTAILAK 19

12:00 Gazte–sormen goiza
15:00 Gazte bazkaria
20:00 Playback txapelketa + Mozorro/Gala gaua
22:00 Kontzertuak: AKATZ. Ondoren Dja
00:00 Kulero eta Galtxontxilo lehiaketa SGA ren eskutik

OSTIRALA, UZTAILAK 20

19:30 Kuadrilen arteko poteoa Barrabastakada Ugaoko Batukadarekin
22:00 Kontzertuak: SIROKA, IHESKIDE eta ITZIARREN SEMEAK

LARUNBATA, UZTAILAK 21

9:00 Marmitako eta Bakailo txapelketaren hasiera
13:00 Marmitak eta Bakailo txapelketaren epaimahia eta bazkaria
17:00 Kuadrilen arteko sangria lehiaketa Karmelo plazan 
17:30 Santutxu Alive Karmelo plazan SGA ren eskutik
19:00 "Malas compañías" zirko taldearen eskutik UKELELE JAUNA ikuskizuna
22:00 Errepresaliatuen aldeko brindisa eta kalejira Basarraten
22:30 ALDATS erromeria
Atsedenaldian Kuadrilen arteko bideoklip lehiaketaren lanen erakustaldia

IGANDEA, UZTAILAK 22

15:00 Bazkaria: Nork berea ekar dezala
18:00 Kuadrilen arteko tribiala
20:00 Kuadrilen arteko lehiaketen sari banaketa: Herri Kirolak, Tortila-Postre lehiaketa, Jolasak, Playback, Bideoklip, Tribiala
22:00 Azken traka. Hurrengo urterarte Sangutxu!

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!! Edozein zalantza baldin baduzue, galdetu lasai asko!!