Sei aste baino
gehiago pasa dira jada Iturriaga kaleko 14. zenbakian dagoen lokala okupatu
genuenetik, buru-belarri lanean ibili garen berrogeita bost egun, ilusioa eta
gazte borondatea bitarteko erabilita gure ametsa egi bihurtzeko 1080 ordu.
Oztopoak oztopo
eta etsaiak etsai, gaztetxeak aurrera darrai auzo oso baten gazte indarrari
esker. Topatu genuen zabortegiarekin alderatuz egun lortu dugun lokalak “suite”
bat ematen du, gaztetxeko lanek ere darraiten arren. Behin zutabeen egokitze
lanak bukatuta, barraren eraikitzearekin jarraitu genuen. Lan hau bukatuta ere,
argindarra lortu genuen eta gaztetxe osoan zehar zabaldu genuen bai argiak eta
baita entxufeak ere finkatzeko. Lanean genbiltzan bitartean musika entzuteko
aukera eman zigun honek, oso kontu lagungarria dudarik gabe. Lan eraginkor hau
batzuek egiten zuten bitartean, beste batzuek margoketa lanei ekin zieten,
gaztetxeari beste itsura guztiz erakargarriago bat emanez. Erabili genituen
koloreak? Gerturatu eta zuek ikusi!
Gorago esan dugun
bezala, gaztetxean lanek oraindik diraute, eta beraz lan egunek ere. Astean
zehar arratsaldeko bostetatik aurrera ikus dezakegu elkar eta zapatuetan zita
goizez eta arratsaldez dugu, goizeko hamarretan eta arratsaldeko bostetan.
Domeketan ez dugu lan egunik, hauek euki beharrean asteko asanblada ospatzen
dugu arratsaldeko zazpi t’erdietatik aurrera.
Amaitzeko,
eskerrak eman nahi genizkizueke proiektu honetan parte hartzen ari zareten
guztioi, eta oraindik gaztetxera gerturatzen ez zaretenei parte hartzeko deia
helarazi nahi genizueke, guztion artean garatutako proiektua askoz anitz eta
aberasgarriagoa izango baita.
OKUPAZIOA
AURRERA!
A! Eta ahaztu
baino lehen, zorionak aurreko astean okupatu zenuten Galdako eta Uribarriri!
Ortuondo eta Patakon aurrera!
PENTSATUZ APURTU,
EKINEZ ERAIKI!
Santutxuko Gazte
Asanblada
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina