2013/10/21


Aisialdi sistema alternatibo bat garatzea Santutxuko Gazte Asanbladaren lehentasunetariko bat izaten jarraitzen du eta bide horretan azaroaren 1, 2 eta 3ko astebururako mendi irteera bat antolatu dugu asanbladatik. Gorbeiako auzo-aterpean finkatuko bagara ere ekintza ugari pentsatu ditugu bazterrak ezagutzeko.

Ostiral goizean irtengo ginateke Santutxutik, jaieguna baita, eta kotxeetan Pagomakurrera joango ginateke. Behin han, txangotxo bat eginez AldamiƱaperaino joango ginateke, han baitago aterpea. Ostiralean bertan, ezagutza jolas batzuk egingo genituzke lotsak ahazteko eta konfidantza irabazteko, documental/pelikula bat ikusiko genuke, eta afalostean berba apur bat egin eta gero oheratu egingo ginateke hurrengo eguna luzea izango baita. Larunbat goizean, gosaldu eta gero, bi aukera eskeiniko genizkieke hurbildutakoei: alde batetik gurutzera igotzea; eta bestetik perretxiko bila joatea animalen aztarnak aztertzen diren eta zuhaitzen berezitasunak ikusten diren bitartean. Bazkalostean, pistak jarraituz, taldeka altxorraren bila ibiliko ginateke eta afalostean sexualitate tailer bat egingo genuke normalean ikutzen ez diren gai batzuen inguruan lagunartean eztabaidatuz. Igande goizean, norberarentzeko denbora librea itzi eta gero, bazkaldu eta apurka apurka auzora bueltan etorriko ginateke.

Janaria eta gastuak ordaintzeko 10€ jarri beharko lituzke bakoitzak, oso kopuru baxua asteburu osorako plana dela kontuan hartuta. Auzotik aurkituko dituzuen listetan apuntatu zaitezkete edota santutxukoga@gmail.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz.

Urriaren 30ean, asteazkenean, ikusiko dugu elkar azalpen zehatzago bat emateko eta dirua batzeko egingo dugun asanbladan, arrastiko 8etan Arsuaga plazan. Zatoz!

SANTUTXUKO GAZTE ASANBLADA

2013/10/14

AISIALDI SISTEMAREN INGURUKO EZTABAIDA


Ostiral honetarako, urriaren 18rako, dugun aisialdi sistemaren inguruko eztabaida prestatu du Santutxuko Gazte Asanbladak. Zer nolako aisialdia eskeintzen zaigu? Zer nolakoa nahiko genuke? Zenbat eta gehiago batu askozaz hobeto, analisia oso ikuspuntu anitzez osatua izango delako. 17:30tarako dago deitua eztabaida Karmelo plazan; eta euria egitekotan egon lasai, handik AEKra mugituko baitginateke eroso egon ahal izateko. Gazte Asanbladak gainera askaria prestatuko du hurbiltzen diren guztientzako.
Beraz, baduzu ostiralerako plana; zatoz 17:30tan Karmelo plazara gurekin batera eztabaidatzeko!

2013/10/02

SGAren Kurtso berrirako Ikastaroak

 

Kurtso berriaren hasierarekin batera, Santutxuko Gazte Asanbladatik, kapitalismo patriarkarrak imposatzen digun aisialdi sistemaren aurrean, auzko gazteek sortua eta auzoarentzat, aisialdi alternatibo eta autogestionatu baten alde, azken aldian aurrera eramandako ikastaro ezberdinekin martxan jarri gara berriro.

Hori horrela, astero, egueztenetan Txalaparta ikastaroarekin, eta barikuetan Euskal Dantza ikastaroarekin aurrera jarraituko dugu, biak, arrastiko 18.00tan burutuko direlarik Santutxuko Arsuaga plazan.

Beraz, badakizue, ez izan lotsarik eta animatu parte hartzera!

2013/07/09

Santutxuko Kuadrilen logo berria!

Jakingo duzuenez martxan geneukan logo berria aukeratzeko lehiaketa bukatuta dugu jada. Diseinu nahikotxo jaso ditugu eta atzo bertan, kuadrilen bileran, denak ikusi genituen eta irabazlea aukeratu. Orain diseinu eta diseinatzaile irabazleak aditzera ematea suertatzen zaigu eta horretara goaz ba.



                                                                   Disenatzailea: Nora Inoriza



Zorionak Nora! Aurrerantzean Santutxuko Kuadrilek antolatutako ekintza guztietan zure diseinua erabiliko da. Ez pentsa, gainera, sari barik geldituko zarenik. Santutxuko jaietako azken igandean, uztailaren 21ean, aurrera eramango den sari banaketan jasoko duzu Logo Lehiaketako irabazleari dagokion saria. 

Besterik gabe, parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi genizkieke haien diseinuak prestatzeagatik eta santutxuar kuadrila guztiei deia helarazi nahi diegu batzordera batzeko eta bai heltzear dauden jaietan bai aurrerantzean ere parte hartzeko.

SANTUTXUKO KUADRILAK

2013/06/19

Asteko kronika - Gaztetxe berria

JAIO GINEN BIZI GARA! Lelo horren pean Santutxuko Gazte Asanbladak aste oso baterako egitaraua prestatu zuen SGAk hogei urte betetzen dituela ospatzeko. 20. urteurreneko ospakizun aste honetako nondik norakoak azalduko ditugu lehenik, azken orduko berriekin amaitzeko.

Prestaketa lan ikaragarriaren ostean azkenik desiratutako astea heldu zen, ekintzez beteriko astea baina antolakuntzan lan galanta eskatzen jarraitzen zuen astea ere bai. Astelehenean, elektrizitate eta sarrailagintza tailerrean teoria xume bat entzun eta gero esperientzia pertsonalak elkartrukatu genituen giro politean. Asteartean militantzia ikuspuntu feministatik aztergai izan genuen eta parte hartzea txikia izan bazen ere gerturatutakoek aurrera eramandako dinamikak neurri horretako talde baterako ezin egokiagoak zirela baieztatu zuten. Asteazkeneko fieltro tailerrean gazte eta ume elkarrekin ibili ginen eskulanean eguzkiaz gozatzen genuen bitartean.  Ostegunean asanblearismoa eta autogestioa ardatz zituen hitzaldi interesgarria izan genuen, eta egunari amaiera emateko gaztetxe eta gazte asanbladen datuez osaturiko tribialean jolasten ibili ginen alaiki. Ostiralean hainbat SGAkide ohik eta egungo kidek hogei urte hauetako historia kontatu zuten Ritxi plazan, garai bakoitzeko egoera eta bitxikeriak aitortuz. Txit polita izan zen belaunaldien arteko lotura islatzea eta norberaren esperientziak elkarbanatzea. Ostean, aztiak, ostiralero Arsuaga plazan dabiltzan haur, gazte eta heldu andana ahozabalik utzi zuen umorea alde batera utzi gabe.

SGAren historia

SGAren historia

Imanol aztia

Imanol aztia

Konturatu gabe larunbatean geunden, egun indartsuenean egitarau partetik. Goizean Arsuaga plazako tuneltxoan egindako rokodromoan eskalatzen, plazan bertan hockey taldearen porteria batzuk kokatuta sortutako futbito zelaian jolasean edo txalaparta jotzen ibili zen jendea. Gazteez gain ume ugarik ere hartu zuen parte goizeko ekintzetan. 

Arsuagako rokodromo berria

Futbitoa Arsuagan

Futbitoa Arsuagan

Bazkarirako tiketen eta kamiseten salmenta

Txalaparta

Txalaparta

Ordu bi t’erdietan bazkaria izan genuen Ritxi plazan. Jendetsuagoa espero bazen ere, janari gozoak eta bazkalosteko barrez lehertzeko bakarrizketak nahigabeak ahaztea eragin zigun antolatzaileei. Guztia batuta, Akelarre Sound System-en eta grafiteroen ordua heldu zen. Lehenak gerturatutakoak girotzen zituen bitartean bigarrenek mural itzel bat egin zuten, jendeak oraindik ez bazekien ere, gaztetxea bihurtuko zen lokalaren atarian. Baina gero gerokoak, jarraitu dezagun egunaren kronikarekin. Murala amaitzean auzoko errepresaliatuei bidaltzeko argazkia atera zen bertan “EUSKAL PRESOAK GAZTETXEETARA” zioen pankarta baten atzean. 

Bazkaria

Bazkaria

Amaiurren bakarrizketa

Amaiurren bakarrizketa

Akelarre Sound System

Akelarre Sound System

Grafiteroak muralean lanean

Grafiteroak muralean lanean

Grafiteroak muralean lanean

Presoei bidaltzeko argazkia

Panel informatiboa

Arineketan Karmelo plazara mugitu ginen guztiok, berandutu egin baitzitzaigun eta kontzertuek hasi beharra baitzeukaten. Bastardos del Rey-k punk errebindikatibo batekin aurreko beste garai batzuetara eraman gintuen, Sardeska taldeak dantzan jarri gintuen bere ska musikarekin eta Soltek, beti legez, bere hardcore basatiarekin sorgindu gintuen. Tartean ekitaldia izan genuen. Urte hauetako irudiekin bideoa, asanbladaren irakurketa, dantza ikuskizuna, kide izandako presoen parte hartzea… Hunkigarria izan zen benetan.

Bastardos del rey

Sardeska

Sardeska

Sardeska

Solte

Ekitaldia

Ekitaldia

Kontzertuekin bukatu eta berehala, kalejira batez, murala egin zen tokira bueltatu ginen eta bertan okupatu berria zen lokala azaldu genion auzoari, eraikina duela hogeita hamar bat urte sortu zenetik hutsik eta erabilpenik gabe egon dena (txosna bat egiten zen bertan aspaldi urtean aste batez, jaietako astean); autogestioan eta auzolanean oinarrituko zen proiektuari hasiera emanez. Atea zabaldu egin zen eta auzotarrek gaztetxea izango zena barrutik ikusteko aukera izan zuten. Atarian, grafiteroek beste pixka batez ukituak ematen egon ziren muralaren aurrean, beste argazki bat atera genuen gerturatutako guztiok eta hurrengo eguneko, igandeko, 19:30etarako asanblada deituz eman genion amaiera egunari baita ospakizun asteari ere.

Gaztetxea barrutik

Gaztetxearen atarian

Igandeko asanblada gaztetxea kokatuta dagoen plazan egin genuen, eguzkitan. Bertan astelehenean auzokideei proiektua azalduko zien buzoneoa egitea adostu genuen, baita gaztetxea garbitzeko eta atontzen hasteko lan egunak ere. Astearte eta asteazkenean goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 17:00etan. Asteazkenean, gainera, arrastiko 20:00etan gaztetxearen inguruko asanblada ireki bat egitea erabaki zen. Ilusioz gainezka geunden guztiok; horrelako proiektuetan harremanak asko sendotzen baitira, parte-hartzaileek asko ikasten baitute eta auzoa biltzeko toki bihurtzen baita, beste gauza ugariren artean. Irrikitan geunden lanean jartzeko.

Gaztetxearen ataria

Gaztetxea barrutik

Gaztetxea barrutik

Gaztetxea barrutik

Gaztetxea barrutik

Atariko murala


Gaztetxea Ritxi plazan

Astelehenean, buzoneoaz gain, eskuz egindako kartelez josi genuen auzoa enteratu ez zenak ere jakin zezan gaztetxe berria genuela auzoan eta lan egunak zehaztu genituela guztion artean aurrera eramateko. Asteartean, lan egunarekin hastera gindoazela, Bilboko udaltzaingoekin egin genuen topo gaztetxean. Jabeak salaketa jarri zuela jakitera eman zuten eta horregatik haiekin zegoen sarrailagileak sarraila aldatuko zuela  esan zuten. Sarrailagilea ez genuen batere lagun izan gainera, udaltzaingoei atea kalitate txarrekoa zela esan baitzien eta segurtasunezko bigarren sarraila bat jartzea gomendatu baitzien. Kabroia! Gazte ugari hurbildu zen gaztetxera ekintza hori salatzera eta udaltzainak han iraun zuten sarraila biak jartzen amaitu zen arte, baita gaztetxea dagoen Ritxi plazan ere goiz osoan zehar. Arratsalde horretarako bertarako premiazko asanblada deitu zen zer egin erabakitzeko. Auzokide batzuen informazioaz lagunduta hainbat datu lortu ditugu eta bide horretan jabearekin kontaktuan jartzea eta negoziatzea da gure asmoa.

Munilloak gaztetxean

Hala ere, behin eta berriz aldarrikatu dugu auzoan gazteok eta ez hain gazteok sistema honek bultzatzen duen kontsumismoan jausi barik harremantzeko espazio fisiko baten beharra. Bai gazte asanbladak bai auzoko edozein beste eragilek dinamikak eta ekintzak aurrera eramatea posible egingo lukeen espazio aske baten beharra. Eta udalak ez duenez inondik inora atzamarrik mugitu nahi horrelako proiektu autogestionatuen alde, okupazioa tresna gisa baino ez zaigu gelditzen herritarrei, eta batez ere gazteoi. Negoziazioen bitartez akordio batera heltzea litzateke aukerarik onena guretzat honek dakarren egonkortasunarengatik, baina ez lortzekotan betebehar moral bat bezala ikusten dugu interes espekulatzaileek horrenbeste denboraz lokalak hutsik mantentzea salatzea, eraren batean edo bestean; horretarako, behar izatekotan, okupazioa bera erabiliz, zergatik ez.

                Badira bederatzi hilabete Uztaldi gaztetxetik bota gintuztenetik eta berau hormatu zutenetik, eta denbora guzti honetan ez dugu espazio fisiko baten beharraren aldarrikapenean etsi. Horretarako ekimen ugari egin ditugu auzoan, gaztetxe baten egin daitezkeen ekintza ugariren islapena adibidez, baina kalean jarduteak duen garrantzia ere behin eta berriz aitortu dugu. Kalean daude herritarrak eta haiengan eragin nahi badugu bertan egon behar dugu guk ere. Gaztetxe batek ematen dizun laguntza ahaztu gabe, sistema kapitalista patriarkar hau iraultze bidean kaleetan egon behar dugu batik bat, alternatibak sortzen eta beste eredu bat posible dela erakusten. Gaztetxe berrian, beste lokal hutsen batean, baina batez ere kaleetan ikusiko dugu elkar!

JAIO GINEN BIZI GARA! Jaio ginen bezala bizirik jarraitzen dugu, eta jarraituko dugu!


OKUPAZIOA AURRERA!


Santutxuko Gazte Asanblada

2013/06/06

Aurten ere, jaietan, Playback, Mozorro gaua eta Bideoklip txapelketa

Aurten ere, urtero legez, Santutxuko Kuadrilek egitarau polita prestatu dute auzoko jaietari begira. Guztien artean aurretiaz aipatzekoak, prestakuntza eskatzen baitdute, Playback, Mozorro gaua eta Bideoklip txapelketa. 

Uztailaren 18an, ostegunean, Playback txapelketa izango dugu basarraten arratsaldeko 8etatik aurrera. Ostean, Mozorro gaua hasiko da; beraz, joan zaitzete bai playbacka bai eroango duzuen mozorroa prestatzen. Gainera, aurten, Photocall bat antolatu dute kuadrilek, gaueko hamarretatik ordu batetara egongo dena.

Uztailaren 20an, berriz, Bideoklip txapelketa izango dugu Trikizio berbenaren atsedenaldian, beraz hasi zaitezte pentsatzen eta grabatzen honek lan gehiago eskatzen du eta. Halaber, eguenean photocall-ean ateratako argazkien bistaratzea izango dugu atsedenaldi honetan ere.

Hartu ezazu parte Santutxuko Jaietan zure kuadrilarekin batera!


2013/06/04

SANTUTXUKO KUADRILEN LOGOA EGITEKO LEHIAKETA

Santutxuko Kuadrilen Batzordeak bere logo berria diseinatzeko lehiaketa abiarazi du. Ekainak 30 baino lehen bidali beharko da diseinua santutxu.kuadrilak@gmail.com helbidera eta bi egun geroago, hau da, uzatailaren 2an blog honen bitartez emango da jakitera diseinu irabazlea. Irizpideen artean SANTUTXUKO KUADRILAK agertu behar dela, fondo gardena izan behar duela eta .psd edo .png formatuan bidali behar dela zehazten da. Beste guztia diseinatzailearen esku (koloreak, irudiak...). Irabazlea uztailaren 2an argitaratuko bada ere, saria auzoko jaietan jasoko du; jaietako azken domekan, Uztailaren 21ean, egingo den sari banaketan.