2012/12/03

Durangora Irteera




Urtero legez Santutxuko Gazte Asanbladak, Durangoko liburu eta diska azoka dela eta, irteera bat antolatu du, azokaren 47. edizioa eta 13. azoka alternatibo antikomertziala bisitatzeko eta 17:30tan Landako gunetik abiatuko den AHTren aurkako manifestazioan parte hartzeko helburuarekin, abenduaren 7rako, hau da, aste honetako barikurako. Honetaz gain, poteoan herriko giro alaiaz gozatzea ere dugu helburu eta nahi duenak gauez juerga ere bota dezake. Boluetako geltokian geratuko gara eguerdiko 12etan, handik trena hartzeko. Animatu eta etorri!

Santutxuko Gazte Asanblada

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina