2012/11/27

Ostiralean, Azaroak 30, UDAZKEN JAIA

Kurtsoa hasi eta Santutxuko Kuadrilak berriz biltzen hasi ginen kuadrila ezberdinek nahi zituzten ekimenak antolatzeko helburuarekin. Gauzak horrela, kurtsoko lehen jaialdia antolatu dugu jada, ostiral honetan ospatuko dena eta udazkenean sartu sarturik gaudela tematika horren inguruan girotuko dena. 

Zita 20:30tan hasiko da Sei Izar plazatik abiatuko den poteo musikatu batekin. Potea egiten dugun bitartean, ere, jolasak antolatu ditugu hotzari aurre egiteko. Poteo hau 22:00tan amaituko da auzoko Herriko Tabernan bertan jaialdia hasteko. Taberna guztiz atonduta egongo da eta jai giro ezinhobe batez gain, gelatinazko txupitoak, kutre-tonbola, eta jolas dibertigarriak izango ditugu. Jaia norberak nahi duenerarte luza dezake ez baititu horretarako adiskideak faltan izango.


Azkenik, Santutxuko Kuadriletan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu nahi duzuen neurrian; bai ekimenak antolatzeko bileretan parte hartuz, bai gustatuko litzaizuken ekimenak proposatuz, bai antolatutako ekimenetara hurbilduz. Baina betiere ONDO PASATUZ!

Santutxuko Kuadrilak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina