2012/04/27

Santutxuko gaztetxe berria komunikabideetan

Azkar zabaldu da Santutxuko okupazioaren berria komunikabideetatik eta saretik. Topatu, Berton, Gara, Berria..eta pasa den asteartean, irratien txanda izan zen. Izan ere, Irola eta Tas Tas irratiek berria zabaldu zuten. Horretarako, Gazte Asanbladaren bi kiderekin elkarrizketatu ziren.
Okupazioaren nondik norakoak komentatzeaz gain azken hilabeteetan gazte asanbladaren ibilbideaz eta etorkizunerako planen inguruan ere mintzatu ziren. Eta horrekin batera, Bilboko gazteoi hurbiltzeko deia luzatu ere.  Jarraian Tas tas irratiko elkarrizketaren linka uzten dizuegu.
Bestaldetik, gogoratu beharra dago lanegunak aurrera doazela, eta lokalak, gutxinaka gutxinaka bada ere, gaztetxe forma hartuz doa. Asko izaten ari da hurbiltzen ari den jendea,  auzokoa zein Bilboko beste auzoetako. Guztion izerdiari esker, proiektua aurrera doa!!!
GOGORATU-> GAUR POTEO MUSIKATUA!!!!!

2012/04/25

Gaztetxearen okupazioa ospatzeko....POTEO MUSIKATUA!!

Asteburuko okupazioaren eta aste osoaren lanaren ostean...garaipen txiki hau ospatzeko unea helduko zaigu ostiralean!!! Gaztetxetik abiatuko den poteo musikatu baten bidez hasiko da arrastia, luntxarekin jarraitu eta...norberak jakingo du noiz bukatuko!
Ostiralean, egunero bezala, laneguna egongo da 17.00tatik aurrera, gaztetxea txukuntzen jarraituko dugu astelehenean hasitako bidea jarraikiz.. geroago, 20.00etan poteo musikatua hasiko da auzoko kaleetan barrena, ondo pasatzearekin batera auzoari gaztetxea okupatu dugula helaraziz. Bukatzeko, luntx goxo-goxoa egongo da, gazte asanbladaren eskutik.






Denok zaudete gonbidatuta!!!!!

Pentsatuz apurtu
Ekinez eraiki

2012/04/24

Santutxuko gaztetxe berriaren izena

Santutxuko gaztetxe berriaren izen proposamen epea hasi da! Gerturatu gaztetxera eta sartu proposamen-buzoian zuen izena deskirbapen labur batekin batera. Posta elektronikoz ere bidali dezakezue zuen proposamena santutxukoga@gmail.com helbidera. Deskribapenean izenak gaztetxearekin ze erlazio duen zehaztu behar da. Zorte on parte hartzaile guztioi!

2012/04/23

GAZTETXEA ERAIKITZEKO BIDEAN....DENOK LANERA!!!




Egun pare bat pasa dira dagoeneko Santutxuko gazte asanbladak Iturriaga 14ko lokala okupatu zuenetik, gaztetxe bihurtzeko asmoarekin. Orain denok lanean jarri eta amesten dugun gaztetxea eraikitzeko momentua da. Argazkitan ikus dezakezuenez, nahiko egoera onean dago, baina, hala ere, gogor egin beharko dugu lan txukun utzi arte.
Hori dela eta, hurrengo asteetan zehar lan-egun ugari jarri ditugu: astelehenetik ostiralera 17.00tatik aurrera, eta larunbatean goizez 10.00etatik eta arrastiz 17.00etatik aurrera.
Lana soberan dago, hortaz auzoko gazte guztioi bertaratzeko, ikusteko eta lanean jartzeko deia luzatzen dizuegu..


Autogestioaz gaztetxea eraikiko dugu!!


Santutxuko gazte asanblada

2012/04/22

GAZTETXEA LORTU DUGU!

Atzo, apirilak 21, Santutxuko gazte asanbladak auzoan hamar urtetik gora hutsik zeraman lokala okupatu zuen. Goizean Santutxuko kaleetan barrena burutu zen kalejira baten ostean ekin genion okupazioari.
Asko izan ziren goizean zehar Basarrate plazatik eta gazteontzako liberatu berri dugun lokaletik pasa zirenak. Nahiz eta eguraldia lagun izan ez, giro ederra sortu zen, batzuk garbitzen zuten bitartean beste batzuk bazkaria egiten zuten, beste batzuk propaganda… auzolanaren adibide ezin ederragoa!
Gaur, 19.30tan, astero legez, gazte asanblada egongo da Iturriaga 14ko lokalean. Inoiz baino gehiago auzoko gazte guztioi etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu eta atzoko okupazioak zabaldu duen aro berrian parte hartzera animatu.
Gaur zehaztuko ditugu hurrengo asteetako lan-egunak. Horien berri Santutxuko paretetan topatuko dituzuen kartel urdinetan, ezagunei galdetzen, lokalera bertaratzen, bloggaren zein tuentiaren bidez izan ditzakezue.

Kaleetan eta gaztetxean topatuko gara!!


Santutxuko gazte asanblada

2012/04/18

GAZTETXE EGUNA - APIRILAK 21


Santutxuko Gazte Asanbladak martxoaren 10ean antolaturiko asanblada irekian irten zen ondoriorik nagusienetarikoa gaztetxe baten beharra izan zen. Momentu hartatik bertatik lanari ekin genion behar honi irtenbide egoki bat emateko asmoz. Lanketa ugari eraman genituen aurrera, Karmelo plazan kokatu genuen Zinema Herrikoia eta Txalaparta tailerra tartean zirela. Era berean lokal hutsen bilaketarekin ere jarraitu genuen auzoak behar duen gaztetxe egoki hori sortzeko asmoarekin.
Gaztetxearen lanketa honekin jarraituz larunbat honetarako, apirilaren 21erako, gaztetxearen aldeko jaialdi bat prestatu dugu ekimen askorekin; Gaztetxe Eguna. Egunari goizeko 11tan emango diogu hasiera Karmelo plazatik abiatuko den kalegira batekin. Kalegira hau Basarrate plazan bukatuko da eta bertan, goiz osoan zehar, ekintza ugari izango ditugu: jokuak, musika, malabare tailerra, txalaparta… Ordu bi t’erdietan bazkaria izango dugu bertan Gazte Asanbladaren kontu.
Giro paregabea izango dugu eta beraz, animatu zaitezte guztiok jaialdian parte hartzen. Auzo guztiaren laguntzaz Santutxun Gaztetxea lortuko dugu!

               PENTSATUZ APURTU, EKINEZ ERAIKI!
                          Santutxuko Gazte Asanblada

2012/04/04

Santutxun Bizi jaio da!

Heldu da auzora Gazte Proiektu Komunikatibo berria! Santutxuko hainbat kolektibo eta eragilek, maila komunikatiboan dagoen gabezia nabaria dela eta, Blog hau sortzea erabaki dugu auzoan egiten diren eta antolatuko diren ekintzak plazaratzeko asmoz. Tresna informatibo gisa erabiltzeaz gain haratago ere eraman nahi dugu, gazteon arteko harremantzerako bitarteko lez erabiltzeraino.

Proiektu honetan parte hartuko dugun kolektibo eta eragileak Santutxuko Kuadrilak, Gazte Asanblada, Solokoetxeko eta Gabriel Arestiko Ikasle Abertzaleak eta Santutxuko Gazteak izango gara. Hala ere maila pertsonalean edo aparteko kolektiboek ere parte hartu nahi izanez gero, edo besterik gabe auzoari zeozer jakinarazi nahi izanez gero, santutxunbizi@gmail.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz poz handiz argitaratuko dugu blogean.

Nos vemos en las calles!