2012/12/17

SGAk ANTOLATUTAKO IKASTAROAK

Santutxuko Gazte Asanbladak aspalditik asialdi sistema alternatibo baten alde garatzen duen lanaren baitan, auzoko gazteek egina ta auzoarentzat, urte berriarekin batera haibat ekimen aurrera eramango ditu, hala nola, txalaparta tailerra, euskal dantzak, diseinu grafikoa, eztabaida taldea, mendi irteerak, ...


Hori horrela, hauetan interesa izanez gero, losta alde batera utzi ta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako, e-posta bat bakarrik bidali behar duzue santutxukoga@gmail.com helbidera zuen kontakturako datuak erreztuz (izena, adina, e-posta, interesatzen zaizkizuen tailerrak, …). Bestalde, kurtso ezberdinetan apuntatzeko aukera ere izango duzue auzoko ohiko lekuetan jarriko ditugun zerrenden bidez edota SGAko edozein kidearengana hurbilduz eta galdetuz.
 
URTARRILEAN hasiera emango dute lehenengo tailerrak, zehazki, TXALAPARTA, EUSKAL DANTZAK eta DISEINU GRAFIKOarenak. Hortaz, hauetako batean parte hartzeko interesa izatekotan gurekin lehen bai lehen kontaktuan jartzeko eskatzen dizuegu mesedez, horrela, tailerrak modu zehatzenean antolatu ahal izateko.


Urtarrilerako programatutako tailer hauei dagozkionez, autogestionatutako lokal baten falta aurrean eta gaztetxe berria lortu arte, hauek hasiera batean Santutxuko ARSUAGA plazan burutuko ditugu. TXALAPARTA tailerra astean behin aurrera eramango da, EUSKAL DANTZAK hamabost egunean behin egingo diren bitartean. Momentuz, hauetan zenbat pertsona parte hartzeko prest dauden zehazki jakin arte, SGAtik ez du oraindik erabaki finko bat hartu asteko zein egunetan eta ze ordutan egingo diren, erabaki honetarako ere zuen laguntza eskertzen dugularik.


DISEINU GRAFIKOaren kursoari dagokionez, kontutan izanik diseinu grafikoaren mundurako hastapen tailer bat izango dela (non, besteak beste, adobe Photoshop Illustrator, InDesing, etab. bezalako herramintak jorratuko diren), logikoki, klaseak lokal itxi batean garatu beharko dira. Kasu honetan ere, aipatutako beste tailerretan gertazten den bezala, lekua, eguna eta ordua zehazteke daude erabaki hau interesatutako parte hartzaileen kopurua zehaztu ahala finkatuko genukeelarik. Aipatu beharra dago, SGA tamalez beharrezko bitartekoak eskura ez dituenez, kurtso hau aurrera eraman ahal izateko parte hartzeko interesa dutenek ordenagailu portatil bat ekarri behar lukete; ala ere, norbait portatil bat ekartzeko aukera ez badauka, ez da ezertar arduratu behar eta lasai etor daiteke klaseetara, izan ere hauek, bikoteka ordenagailu bat erabiltzeko planteatu egin dira eta. Bestalde, aipatu beharra dago ere, klaseetan erabiliko diren programa guztiak dohainik emango zaizkizuela etortzen zareten guztioi.


Beraz, SGAk antolatutako tailerretan interesatua bazaudete ez ezazue denborarik galdu eta jarri zaitezte kontaktuan gurekin hala nola beste edozein zalantza argitzeko.

Lotsa alde batera utzi eta animatu parte hartzera!

2012/12/11

Santutxuko Gazte Asanbladaren irakurketa

GAZTETXEA AUZOARENTZAT!

Santutxuko Gazte Asanbladak, auzoko gazteen topagune irekiak, urteak daramatza sistema hau irauli eta alternatibak eraikitzen: kaleari bizitza emanez, liburutegi eta zinema herrikoia eraikiz, ikastaro eta tailer ezberdinak eskaintzen … finean, gazteen eta auzoaren eguneroko beharrizanak asetzen.

Horren azken adibide da Iturriaga kaleko 14.zenbakian aurkitzen zen Uztaldi Gaztetxearen proiektu autogestionatua. Apirilaren 21ean auzoarentzat berreskuratu zen hamar urte luzez “La Caixa”-k hutsik mantendu duen lokala. Hilabete  hauetan  gazte eta amets askoren topagune bihurtu da kultur eta aisialdi eskaintza zabala plazaratuz.

Baina sistema honentzat ez gara erosoak, hori dela eta pasadan irailaren 28an auzoa poliziaz bete zuten eta  Uztaldi tapiatu zuten; nahiago baitituzte hautsez beteriko lokalak bizitzaz beterikoak baino. “La Caixa” horren adibide argia da, gazteak lokaletatik botatzen ditu eta familiak haien etxeetatik, interes ekonomikoak gailenduz beste ezeren gainetik.

Uztaldi auzoarena da, horregatik hainbat dira hura berreskuratzeko egindako saiakerak, baina behin eta berriro polizia, epaile eta banketxeak aurkitu ditugu gure ametsak tapiatu nahian. Baina ez gaituzte geldituko! Santutxuko Gazte Asanbladaren lana ez da espazio fisiko bat eskuratzera mugatzen, horregatik sistema iraultzen eta alternatibak eskaintzen jarraituko dugu; hala ere, gure proiektua aurrera eramateko oso tresna baliagarria dela uste dugunez GAZTETXEA ESKURATZERA GOAZ!
_______________________________________________________________________
EL GAZTETXE PARA EL BARRIO!

La Gazte Asanblada de Santutxu, el espacio de encuentro de l@s jóvenes del barrio, lleva años dando la vuelta al actual sistema y creando alternativas: llenando de vida la calle, construyendo el cine y la biblioteca populares, ofreciendo diversos cursos y talleres  … abasteciendo las necesidades de l@s jóvenes y del barrio.

El proyecto autogestionado del Gaztetxe Uztaldi, que se encontraba en el número 14 de la calle Iturriaga, es el último ejemplo de ello. El 21 de abril se ocupo y se recuperó para el barrio el local que llevaba diez largos años vacío en manos de “La Caixa”. En estos meses se ha convertido en punto de encuentro de much@s jóvenes y sueños ofreciendo una amplia oferta de cultura y ocio.

Pero para este sistema no somos cómod@s, por ello, el pasado 28 de septiembre llenaron el barrio de policía y tapiaron Uztaldi; pues prefieren locales vacios que llenos de vida. “La Caixa” es un claro ejemplo de esto, echa a l@s jovenes de los locales y a las familias de  sus casas, anteponiendo los intereses económicos ante todo. 

Pero Uztaldi es del barrio, por ello son varios los intentos realizados para recuperarlo, pero una y otra vez nos hemos encontrado a policías, jueces y bancos intentando tapiar nuestros sueños. Pero no nos van a parar! El tabajo de la Gazte Asanblada de Santutxu no se limita a conseguir un espacio físico, por eso seguiremos cambiando este sistema y creando alternativas día a día; pero como entendemos  que es una herramienta muy útil para llevar a cabo nuestro proyecto VAMOS A CONSEGUIR EL GAZTETXE!

2012/12/03

Durangora Irteera




Urtero legez Santutxuko Gazte Asanbladak, Durangoko liburu eta diska azoka dela eta, irteera bat antolatu du, azokaren 47. edizioa eta 13. azoka alternatibo antikomertziala bisitatzeko eta 17:30tan Landako gunetik abiatuko den AHTren aurkako manifestazioan parte hartzeko helburuarekin, abenduaren 7rako, hau da, aste honetako barikurako. Honetaz gain, poteoan herriko giro alaiaz gozatzea ere dugu helburu eta nahi duenak gauez juerga ere bota dezake. Boluetako geltokian geratuko gara eguerdiko 12etan, handik trena hartzeko. Animatu eta etorri!

Santutxuko Gazte Asanblada

2012/11/27

Ostiralean, Azaroak 30, UDAZKEN JAIA

Kurtsoa hasi eta Santutxuko Kuadrilak berriz biltzen hasi ginen kuadrila ezberdinek nahi zituzten ekimenak antolatzeko helburuarekin. Gauzak horrela, kurtsoko lehen jaialdia antolatu dugu jada, ostiral honetan ospatuko dena eta udazkenean sartu sarturik gaudela tematika horren inguruan girotuko dena. 

Zita 20:30tan hasiko da Sei Izar plazatik abiatuko den poteo musikatu batekin. Potea egiten dugun bitartean, ere, jolasak antolatu ditugu hotzari aurre egiteko. Poteo hau 22:00tan amaituko da auzoko Herriko Tabernan bertan jaialdia hasteko. Taberna guztiz atonduta egongo da eta jai giro ezinhobe batez gain, gelatinazko txupitoak, kutre-tonbola, eta jolas dibertigarriak izango ditugu. Jaia norberak nahi duenerarte luza dezake ez baititu horretarako adiskideak faltan izango.


Azkenik, Santutxuko Kuadriletan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu nahi duzuen neurrian; bai ekimenak antolatzeko bileretan parte hartuz, bai gustatuko litzaizuken ekimenak proposatuz, bai antolatutako ekimenetara hurbilduz. Baina betiere ONDO PASATUZ!

Santutxuko Kuadrilak

2012/11/24

Indarkeria sexistaren aurkako jardunaldiak

Denok dakigunez Azaroaren 25ean Indakeria sexistaren aurkako eguna dugu. Aldarrikapen eta borroka eguna. Erakundeetatik eta komunikabideetatik egun honen bultzada egiten da, baina edukiz uztuz eta arazoa modu orokor baten azteru barik.
Gazte asanbladatik, ordea, emakumeen kontrako biolentzia sistema patriarkalaren funtsa dela uste dugu, eta baita ondorio nagusi ere bai. Hori dela eta, bortizkeri mota hori desagerraraziko badugu, sistema patriarkarra errotik aldatu beharko dugu norbanakotik hasita: formakuntzaren bidez eta emakumeen enpoderamenduaren bidez.
Logika horri jarraituz prestatu dugu hurrengo astean aurrera eramango ditugun bi ekintzak: Azaroaren 27an, asteartea,  gai honen inguruko larbumetraiak eta eztabaida egingo dugu Santutxuko herriko tabernan, eta Azaroaren 28an, asteazkena, Indarkeria sexistaren kontrako tailer mistoa, Santutxuko AEKn (Padre Pernet kalean).
Bide batez, Azaroaren 25ean, igandea, Arriagatik deituta dagoen manira hurbiltzeko gonbidapena ere luzatzen dizuegu.

IRAULTZA FEMINISTA EGITERA GOAZ!!!

S.G.A.

2012/11/15

Azaroaren 16an KALEA OKUPATU


Santutxuko Gazte ZukGua - 2. blokea

Larunbat honetan, azaroak 17, bigarren blokeari hasiera emango dion eztabaida eramango da aurrera arratsaldeko lau t'erdietan hasita. Lehen blokean egungo egoeraren azterketa orokorra egin ostean, bigarren bloke honetan ezker abertzalearen ildo politikoaz arituko gara, lehen blokearen formatu bera jarraituz: eztabaida nagusia, emendakinak proposatzeko asanblada eta nazio mailan batutako emendakinak bozkatzekoa. Aurrekoetan bezala Txurdinagako AEKn ospatuko dira eta parte hartzera animatzen zaituztegu.