2013/01/28

MOZORROA PRESTATZEKO LAN EGUNAK

Hilabete honetako 18an aurkeztu genizuen aurtengo auzoko ihauterietarako proposatzen genuen mozorroa. Aurkezpenaren ostean luntx txiki bat izan genuen eta poteo batekin jarraitu. Sarrera honen bitartez bai mozorroa bai karroza prestatzeko lan egunak jakitera eman nahiz dizkizuegu. Aste honetako eguenean, Urtarrilaren 31an, emango diogu hasiera prestaketari goizez 11tan eta arratsaldez 17:30tan, auzoan gaztetxe baten faltan, Alde Zaharreko gaztetxea den 7Katun. Hurrengo asteko martitzen eta eguenean ere (Otsailak 5 eta 7) zita izango dugu ordu berean eta leku berdinean. Behar izanez gero, hurrengo asterako (11-17 bitartekoa) ere zehaztuko genituzke lan egunak.
Materiala bertan izango dugu eta aurkezpenean egon ez zinetenentzako azalpen berri bat egingo dugu. 


Bertan ikusiko dugulakoan,

SANTUTXUKO GAZTE ASANBLADA

SISTEMA ZURE BAITAN IRAULI! Jendartean inposatutako baloreen inguruko eztabaida

Egungo jendartearen egoera kezkagarria dela eta fustsezko ikusi genuen jerdarte honen baloreen gainean eztabaidatzea. Pairatzen dugun sistema kapitalista patriarkarrak balore jakin batzuk aurrejartzen ditu bere biziraupena bermatzeko. Halaber, errespetuan eta elkarkidetzan oinarritutako baloreak alde batera usten ditu gizakion arteko harremanen zoritxarrerako.
Gure inguruan ere oso zabaldutako baloreak dira eta jendea barneratuta dituelaren jakitun ez dela da txarrena. Auzoan, jendearen kontzientzia pizte bidean, eman beharreko eztabaida ezin garrantzitsuago bezala ikusten dugu eta, aurreko hilabeteko terminologia barneratzeko zitaren ostean, behingoz ospatzea erabaki dugu.
Urtarrilaren 30ean, aste honetako eguaztenean, izango dugu horretarako aukera arratsaldeko zazpietan auzkoko AEKren egoitzan (Padre Pernet 9).


Parte hartzeko gonbitearekin amaitu nahi dugu, ANIMATU ETA ETORRI!

SANTUTXUKO GAZTE ASANBLADA

2013/01/16

Auzoko ihauterietarako SGAren mozorroaren aurkezpena!


Otsaila aldean urtez urte datozkigu ihauteriak auzora. Aurten otsailaren 17an ospatuko ditugu eta urtero leegez Santutxuko Gazte Asanbladak mozorro bat aurkeztuko dio auzoari, edukiz beteriko mozorroa beti. Aurkezpen egunean jaialditxoa egin ohi dugu, eta aurten ere luntxa egongo da eta poteoa jarraian. Ostiral honetan, urtarrilak 18, eramango dugu aurkezpena aurrera arratsaldeko zortzietan Arsuaga plazan. Besterik gabe, gurekin ihauteriak ospatzera animatzen zaituztegu, eta, mozorrotuz, zirikatzera! 
Ostiralean ikusiko dugu elkar!

Santutxuko Gazte Asanblada

2013/01/07

DISEINU GRAFIKO, TXALAPARTA ETA EUSKAL DANTZA IKASTAROAK

Martitzen honetan, urtarrilak 8, (eta ez eguazten 9 hasiera baten esan bezala, parkatu eragozpenak) diseinu grafiko ikastaroari hasiera emango diogu. 19:30tan izango da zita auzoko Herriko tabernan, eta lehen klase honetan aurkezpen bat eta beharrezko tresnen instalazioa baino ez dugu egingo. Beharrezkoa ez den arren, bikote edo taldeka ere jarri daitekelako jendea, ordenagailua eramatea gomendatzen dizuegu. 
Txalaparta eta dantza ikastaroen data eta orduak ere badaude zehaztuta. Txalaparta ikastaroa urtarrilaren 16an hasiko da, eguaztena, eta Arsuaga plazan (LaZona) izango dira klaseak. Dantza ikastaroa ere bertan emango da, urtarrilaren 18an hasita, bi barikurik behin izango direlarik klaseak. Azken bi ikastaro hauek arratsaldeko seietan izango dira.
Animatu zaitezte eta parte hartu ezazue!



Han ikusiko dugulakoan, 
asialdi sistema alternatiboa garatuz, SANTUTXUKO GAZTE ASANBLADA

2013/01/02

KONTSUMISMOARI EZ!!


Krisiaren aurrean… KONTSUMISMOARI EZ!!

Ba al dakizu zenbat janari bota den gabon hauetan? Zenbat janari baztertu duten komertzioek? Negozio eta supermerkatu gehienetan elikagai hauek deuseztatu egiten dituzte publikoari saltzeko egokiak ez diren aitzakiapean, begitara erakargarriak ez direlako, kolpatuak daudelako, edota hauen iraungitze data heltzear delako; gure kontsumorako egoera onean dauden arren.

Arazo honen aurrean, itotzen gaituen sistemak sortutako krisian murgildurik, SGAtik azpalditik aurrera daramatzagun jardunaldi antikapitalisten baitan, hurrengo BARIKUAN, URTARRILAK 4, ekimen antikontsumista bat antolatu dugu.

Hasteko, arrastiko 19.00etan Santutxuko Herriko tabernan “Los espigadores y la espigadora” dokumentala  ikusgai izango dugu, auzoko gazteongan gai honen inguruan kontzientzia pizteko asmoz, horretarako, gero ikusitakoaren harira eztabaida emateko aukera egongo delarik.

Ondoren, gaueko 21.00tan hurbildutako guztiontzat afari herrikoi aternatibo bat antolatuko dugu.

Egun hauetan inoiz baino gehiago, bizi dugun gehiegizko kontsumismo eta sentzugabezko xahutzearen aurrean ezin dugulako begiak estalirik jarraitu.

Sistema zapaltzailea suntzituz… SANTUTXU ANTIKAPITALISTA!!

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ante la crisis... ¡¡NO AL CONSUMISMO!!

¿Sabes cuánta comida se ha tirado estas navidades? ¿Cuánta comida es desechada en los comercios? Alimentos que en muchos negocios y grandes superficies son retirados bajo el pretexto de que no son aptos para la venta al público simplemente por no ser atractivos a la vista, por estar golpeados o incluso por que están a punto de caducar; pero que están en perfectas condiciones para ser consumidos.

Ante esta situación, ahogados por el sistema opresor y su crisis, desde la SGA, dentro de las jornadas anticapitalistas que llevamos a cabo desde hace meses, vamos a celebrar una jornada anticonsumista el próximo VIERNES 4 de ENERO, con el objetivo crear conciencia entre los jóvenes del barrio.

Para ello, a las 19.00, proyectaremos el documental “Los espigadores y la espigadora” en la Herriko taberna de Santutxu, tras el cual podremos debatir su contenido.

Después, a las 21.00 de la noche, prepararemos una cena popular alternativa y reivindicativa para todos aquellos que se acerquen.

Porque en estos días de derroche sin sentido y gasto desmesurado no podemos seguir cerrando los ojos ante la realidad.

Sistema zapaltzailea suntsituz… SANTUTXU ANTIKAPITALISTA!!!