2013/10/21


Aisialdi sistema alternatibo bat garatzea Santutxuko Gazte Asanbladaren lehentasunetariko bat izaten jarraitzen du eta bide horretan azaroaren 1, 2 eta 3ko astebururako mendi irteera bat antolatu dugu asanbladatik. Gorbeiako auzo-aterpean finkatuko bagara ere ekintza ugari pentsatu ditugu bazterrak ezagutzeko.

Ostiral goizean irtengo ginateke Santutxutik, jaieguna baita, eta kotxeetan Pagomakurrera joango ginateke. Behin han, txangotxo bat eginez AldamiƱaperaino joango ginateke, han baitago aterpea. Ostiralean bertan, ezagutza jolas batzuk egingo genituzke lotsak ahazteko eta konfidantza irabazteko, documental/pelikula bat ikusiko genuke, eta afalostean berba apur bat egin eta gero oheratu egingo ginateke hurrengo eguna luzea izango baita. Larunbat goizean, gosaldu eta gero, bi aukera eskeiniko genizkieke hurbildutakoei: alde batetik gurutzera igotzea; eta bestetik perretxiko bila joatea animalen aztarnak aztertzen diren eta zuhaitzen berezitasunak ikusten diren bitartean. Bazkalostean, pistak jarraituz, taldeka altxorraren bila ibiliko ginateke eta afalostean sexualitate tailer bat egingo genuke normalean ikutzen ez diren gai batzuen inguruan lagunartean eztabaidatuz. Igande goizean, norberarentzeko denbora librea itzi eta gero, bazkaldu eta apurka apurka auzora bueltan etorriko ginateke.

Janaria eta gastuak ordaintzeko 10€ jarri beharko lituzke bakoitzak, oso kopuru baxua asteburu osorako plana dela kontuan hartuta. Auzotik aurkituko dituzuen listetan apuntatu zaitezkete edota santutxukoga@gmail.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz.

Urriaren 30ean, asteazkenean, ikusiko dugu elkar azalpen zehatzago bat emateko eta dirua batzeko egingo dugun asanbladan, arrastiko 8etan Arsuaga plazan. Zatoz!

SANTUTXUKO GAZTE ASANBLADA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat