2012/04/18

GAZTETXE EGUNA - APIRILAK 21


Santutxuko Gazte Asanbladak martxoaren 10ean antolaturiko asanblada irekian irten zen ondoriorik nagusienetarikoa gaztetxe baten beharra izan zen. Momentu hartatik bertatik lanari ekin genion behar honi irtenbide egoki bat emateko asmoz. Lanketa ugari eraman genituen aurrera, Karmelo plazan kokatu genuen Zinema Herrikoia eta Txalaparta tailerra tartean zirela. Era berean lokal hutsen bilaketarekin ere jarraitu genuen auzoak behar duen gaztetxe egoki hori sortzeko asmoarekin.
Gaztetxearen lanketa honekin jarraituz larunbat honetarako, apirilaren 21erako, gaztetxearen aldeko jaialdi bat prestatu dugu ekimen askorekin; Gaztetxe Eguna. Egunari goizeko 11tan emango diogu hasiera Karmelo plazatik abiatuko den kalegira batekin. Kalegira hau Basarrate plazan bukatuko da eta bertan, goiz osoan zehar, ekintza ugari izango ditugu: jokuak, musika, malabare tailerra, txalaparta… Ordu bi t’erdietan bazkaria izango dugu bertan Gazte Asanbladaren kontu.
Giro paregabea izango dugu eta beraz, animatu zaitezte guztiok jaialdian parte hartzen. Auzo guztiaren laguntzaz Santutxun Gaztetxea lortuko dugu!

               PENTSATUZ APURTU, EKINEZ ERAIKI!
                          Santutxuko Gazte Asanblada

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina